euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘San Juan Adentro’ YouTube kanalak San Juango lurra zapaldu zuen lehenengo euskaldunaren istorioa biltzen du

2020/10/22

San Juan probintziaren lurra zapaldu zuen lehenengo euskal herritarrari buruz hitz egiteb du Eduardo Ochoak bere bideoan
San Juan probintziaren lurra zapaldu zuen lehenengo euskal herritarrari buruz hitz egiteb du Eduardo Ochoak bere bideoan

PUBLIZITATEA

San Juan, Argentina. ‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanala Andeetako San Juan probintzia argentinarraren gobernu proiektu baten barruan sortu zuen San Juango Eusko Etxeko erreferente den Eduardo Ochoak. Kanalak "etxeko bideoak" biltzen ditu eta helburua Cuyo eskualdean oso ezagunak ez diren paisaiak eta ibilbideak ezagutaraztea da.

‘Pie de Palo’ mendia, behatokia eta ingurua erakusten dituen bideoan, On Eugenio de Mallea eibartarraren istorioa kontatzen du Ochoak, Mallea izan omen zelako San Juan probintzia zapaldu zuen lehenengo euskal herritarra, XVI. mendean, Angaco kazikearen Teresa alabarekin ezkontzeko gainera, inguru honetan europar usadioen arabera egin zuten lehenengo ezkontzan. Nola iritsi zen Mallea San Juaneraino? Nolako harremana izan zuen bertakoekin eta zer legatu utzi zuen? Galdera hauek bideoan erantzuten ditu Ochoak.


[San Juango Eusko Etxeko Eduardo Ochoak egindako bideoa]

Koronabirusa San Juanen

Martxoan, Argentinan pandemia zabaltzen hasi zenean, hiriburutik urrun zeuden probintziak babestuago zeudela ematen zuen. Eta halaxe izan zen hasieran, baina denboraren, egoera homogeneizatu egin da herrialde osoan. Gaur egun birusaren zirkulazioa komunitarioa da San Juanen, azken bolada honetan areagotu egin da eta  leku gehiago ireki behar izan dituzte birusa detektatzeko probak egiteko.

Ochoak berak EuskalKultura.eus-i jakinarazi digunez, “Momentu honetan ez dago aktibitaterik hemengo elkarte eta GKEetan, beraz ezta Eusko Etxean ere. Gurean, gainera, adineko jendea dago, arrisku handiagoa dugu, beraz. Hala ere, bazkideen artean ez da orain inor gaixotu, eta hori berri ona da”. Probintzia itxita dago eta garraio publikorik ez dago mugitu, edo sartzeko edo ateratzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia