euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kepa Etchandyren 'Gaucho Basko'ren frantses bertsioa datorren astelehenean ikusgai telebistaz eta internetez

2020/10/21

"Gaucho Basko" filmeko irudi bat. Kepa Etchandy eta Mikel Ezkerro Laurak Bat Euskal Etxeko Gernikako Arbolaren kristalkiaren ondoan
"Gaucho Basko" filmeko irudi bat. Kepa Etchandy eta Mikel Ezkerro Laurak Bat Euskal Etxeko Gernikako Arbolaren kristalkiaren ondoan

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. 'Gaucho Basko' filmak bidaia bat kontatzen du: Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Argentinara bere familiaren arrastoen bila egindakoa. Dokumentala datorren astelehenean, urriaren 26an, gaueko 23:25etan estreinatuko du telebistan France 3 Nouvelle Aquitaine kateak. Frantsesezko bertsioa hau hilabete osoan ikusi ahal izango da kate horren. Iparraldeko Kanaldude euskal kanaletik, bestalde, Joana Duhaldek baieztatu digu berantago emango dutela, 2021eko martxoan hain zuzen.

Gogora dezagun Angelun bizi den Carlos Portella Nunes zinemagile brasildarrak zuzendurik  ‘Gaucho Basko’ filmaren estreinaldia duela bizpahiru aste, irailaren 30ean egin zela Biarritzeko Amérique Latine Zinemaldiaren baitan. Emanaldia arrakastatsua izan zen eta Etchandy bera gustura agertu zitzaion buletin honi lortutako oihartzun eta harrerarekin, "bostehun bat jende bildu baitziren, aretoa bizi dugun egoeran posible zen artino betez"

Filmak Argentinara joan zen Etchandyren familiaren adarraren historia ez ezik, oro har argentinaratu ziren euskal herritaren lekukotasuna ematen du eta, hain zuzen ere, Argentinako euskal gizataldeko hainbat aurpegi eta leku ezagun agertzen ditu.

-Lotura France 3 Nouvelle Aquitanie ikusteko, zuzeneko emankizunak


[Carlos Portella Nunes, Angelun bizi den zuzendari brasildarraren 'Gaucho Basko' pelikularen trailerra]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia