euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saio birtualekin hasiko du Viña del Mar-ko EE txiletarrak ikasturte berria, laster tailer presentzialak antolatzea gogoan

2021/03/18

Pandemia hasi aurretik, Euzko Etxea, jendez gainezka
Pandemia hasi aurretik, Euzko Etxea, jendez gainezka

PUBLIZITATEA

Viña del Mar, Txile. Urtebete joan da OMEk Covid-19 pandemia deklaratu zuenetik eta Hego Amerikako egoera, hasieran baino hobea izan arren, larria segitzen du oraindik. Herrialde batzuk, Txile kasu, aurrera doaz txertaketa-kanpainekin, baina kezkagarria da oso aldi berean kutsatze-tasek zenbaki altuak ematea eta jakina da denbora behar izango dela oraindik populazio osoarengana iristeko. Egoera honetan, kultur elkarteek ezin dute euren ohiko errutina berreskuratu, eta ezta euskal etxeek ere.

Egoera honi aurre egiteko, egutegi berezia ari da prestatzen Viña del Mar-Valparaisoko Euzko Etxea. Ekintzak modalitate birtualean izango dira baina prest --eta gogoz-- dago Elkartea, egoera normalizatuz gero, proposamen presentzialei ateak irekitzeko.

Hasten ari garen ikasturte berrian, euskara klaseak martxoaren 30ean hasiko dira, Zoom plataforman eta Leire Martínez de Luco irakasle. Bi maila eskainiko ditu Euskal Etxeak: 1. Maila, hasierako ikasleentzat; eta 2. Maila, oinarrizko ezagutzak dituztenentzat. Izena emateko euzkoetxeavinadelmar@gmail.com helbidera behar da idatzi.

Dantza tailer presentzialak

Viña del Mar-eko bi neska ari dira ikasten Aiko Taldea Euskal Herritik ematen ari den ‘Dantza Munduan’ on line programan. EEtik ilusioz aitortu diote EuskalKultura.eus-i osasun egoera bere onera bueltatzen denean euskal dantza tailerrak antolatu nahi dituztela Euzko Etxean eta baita Kepa Bilbao Laca Fundazioa osatzen duten eskolaren batean ere.

Izan ere estua da Euzko Etxeak Fundazioarekin daukan harremana eta haiei laguntzeko joera ekimen askotan ikus daiteke. Joan den astean bertan, martxoaren 12an, hiru tableta eta Interneterako 6 hilabeteko konexioa eman zizkion dohaintzan EEak Fundazioko Rebeca Fernandez Ikastetxeari.

Euzko Etxea Facebook-en, Euzko Etxea Viña Del Mar Valparaíso



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia