euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saint Pierre eta Miquelongo EEa eta Pilota Liga irakasle bila dabiltza haur eta helduei pilota irakasteko abuztutik aurrera

2021/02/15

Pilotari irabazleak St Pierreko pilotalekuan urtero agorrilean diren bertako Euskal Bestetan
Pilotari irabazleak St Pierreko pilotalekuan urtero agorrilean diren bertako Euskal Bestetan

PUBLIZITATEA

St Pierre, St Pierre eta Miquelon. Urtero egiten dute Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Etxeko eta Pilota Ligako lagunek deia, Euskal Herriko pilota irakasle baten bila, bertan zenbait hilabete pasa eta euren Pilota Eskolako haur, gaztetxo eta helduei irakasteko, eta oro har pilota eta herri kirolen inguruan dinamizatzeko. Titulua eskatzen da (edo lortze bidean egotea), trebetasuna pilota eta euskal kirolak egiten/irakasten eta aktibotasuna antolaketa lanetan.

Astean 35 orduko lana da, 2021eko abuztu/irailetik 2022ko apiril/maiatzerainokoa (10 hilabeteko CCD kontratupean) eta soldata hautagaiaren arabera, baina erreferentzia moduan 2.400 euro. Frantsesa behar da mintzatu. Hona xehetasunak (emailez kontaktatzeko, lpbspm@cheznoo.net edo pbspm975@gmail.com) :



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia