euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ateak joka ari da Rosarioko 2012ko Euskal Argentinar Aste Nazionala: hona programa bere osotasunean

2012/10/17

2007ko Rosarioko Euskal Astea: dantzak plazan (argazkia EuskalKultura.com)
2007ko Rosarioko Euskal Astea: dantzak plazan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Zinea, musika, dantzak, hitzaldiak, sukaldaritza, musa, erakusketak, paseoak, bazkariak, kirola… oparo baino oparoagoa da Zazpirak Bat Euskal Etxeak aurkeztutako Aste Nazionalaren egitaraua. Parte-hartzaileen zerrenda ere ez da laburra eta Euskal Herritik propio etorriko diren zenbait gonbidatuk hartuko dute parte Diasporaren jai handi honetan, tartean, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr abeslariak eta Itxartu Dantza Taldea daudela, besteak beste. Hauekin batera hainbat artista argentinar ere pasatuko dira Euskal Asteko tauletatik. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, jaiaren azkeneko egitaraua eta vocher-ei buruzko informazioa.

Rosario, Argentina. Dakigun bezala, bere mendeurrena ospatzen du aurten Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak eta ospakizunen barrura ekarri dute bertakoek Argentinako euskaldunen urteko elkarretaratze handiena den Euskal Aste Nazionala. Programaren ekintza batzuk hasita daude jadanik; izan ere Euskal Zine Mintegia -Emilio Bellon-en ardurapean- urriaren 4an hasi zen. Beste ekintza batzuei, ordea, aste honetan ekingo diete ‘Zazpi’koek, hala nola, ‘Pilpileando Argentina’ ibilbide gastronomiko eta solidarioari. Hala ere, festaren ekintza nagusiak urriaren 26tik 28ra burutuko dira, egitarauan aurkezten den bezala.

Asteazkena, urriaren 17a

-19:30etan: ‘Pilpileando Argentina’ proposamen gastronomikoa Itziar Aguirre chef-aren eskutik. Sarrera: janari ez-galkor bat. Lekua: Zazpirak Bat

Osteguna, urriaren 18a

-20:00etan: Euskal Zine Mintegia, Emilio Bellon adituarekin. Pelikula: Tasio. Lekua: El Cairo zine-aretoa

Asteartea, urriaren 23a

-20:00etan, Mus Txapelketa. Mendeurreneko Pilota Txapelketaren finala. Lekua: Zazpirak Bat

Asteazkena, urriaren 24a

-Emakumezkoen boleibol erakusketa. Mendeurreneko Txapelketa. Lekua: Zazpirak Bat

Osteguna, urriaren 25a

-13:00ean: Txangoa Parana ibaian Rosario Hiria izeneko ontzian. Euskal Herritik etorritako artisten emanaldia. Erreserbak, idazkaritzan.
-18:00etan: Nazioarteko futbol partida, euskal etxeko Gaztedi Zutik taldeko eta Itxartu Dantza Talde getxoztarrekoen artean.
-20:00etan: Euskal Zine Mintegiaren amaiera. Pelikula: La fuga de Segovia. Lekua: El Cairo zine-aretoa
-21:00etan: Ordezkaritzen afaria. Lekua: Zazpirak Bat

Ostirala, urriaren 26a

-08:00etan, ordezkaritzen harrera. Gosaria. Lekua: Zazpirak Bat
-11:00etan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren prentsaurrekoa. Lekua: Zazpirak Bat
-12:00etan, Juan Jose Ibarretxeren kontaktua Rosarioko hedabideekin
-13:00ean, ordezkaritzen bazkaria. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak, Oroño eta 27 de febrero bulebarretan
-15:00tik 16:30etara, Floren Aoiz Independentistak sareko ordezkariaren hitzaldia. Lekua: Zazpirak Bat
-17:00etan, ‘Nortasuna eta ekonomia’ Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren hitzaldia. Lekua: Rosarioko uniberstitatea, Maipu 1065
-19:30etan, emanaldi artistikoa. Villa Mercedeseko abesbatza. Arrecifeseko Maral taldea. Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr abeslariak. Itxartu Dantza Taldea. Erreserbak, idazkaritzan. Lekua: El Circulo antzokia
-22:00etan, Taberna. Itxartu Dantza Taldearen fanfarria. Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr. Maral. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak, Oroño eta 27 de febrero bulebarretan

Larunbata, urriaren 27a

-08:00etan, ordezkaritzen harrera. Gozaria. Lekua: Zazpirak Bat
-09:00etan, FEVA bilera. Lekua: Zazpirak Bat
-11:00etan, FEVAko liburutegien bilera. Lekua: Zazpirak Bat
-11:00etan, dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua: Zazpirak Bat
-13:00ean, Lore sorta Gernikako kimuari. Lekua: Gernika plaza, Salta eta Sabino Arana kaleetan
-13:00ean, ordezkaritzen bazkaria. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak
-13:15ean, FEVAko ordezkari eta agintarien bazkaria, Lekua: Zazpirak Bat
-14:00etan, aurreskularien entsegu orokorra. Lekua: Independentzia parkea
-15:00etan, ‘Euskal Herria euskal estatu berri bat Europan’ alderdi politiko abertzaleetako ordezkariekin debatea. Lekua: Zazpirak Bat
-17:00etan, Danborrada eta kalejira. Rosario Udaleko Gazteen musika taldea. Euskal etxeetako danborrari taldeak. Bandera monumentutik El Circulo antzokiraino
-19:30etan, Euskal etxeetako dantza taldeen emanaldi artistikoa. Erreserbak, idazkaritzan. Lekua: El Circulo antzokia
-22:00etan, Taberna. Itxartu Dantza Taldearen fanfarria. Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr. Maral. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak, Oroño eta 27 de febrero bulebarretan

Igandea, urriaren 28a

-10:15etan, Meza. Villa Mercedeseko abesbatza. Nekazaritza Elkarteko instalazio ohien aurreko lur eremua
-10:45etan, Euskal dantzak plazan
-13:00etan, Euskal Asteko amaiera bazkaria
-15:00etan, euskara lehiaketen sari-banaketa
-17:00etan, agurra

VOUCHERRAK (abonoak)

Ostiral, larunbat eta iganderako voucher-a

-Dantzari eta euskara ikasleentzat: $ 740. Guztia barne
-Hauekin datozenak: $ 830

Barne: ostiral eta larunbateko bazkari-afariak; El Circulo antzokiko bi emanaldiak; amaiera bazkaria, bi hotel gau, gosariekin.

Larunbat eta iganderako voucher-a

-Dantzari eta euskara ikasleentzat:$ 490.
-Hauekin datozenak:$ 560

Barne: larunbateko bazkari-afariak; El Circulo antzokiko larunbateko emanaldia; amaiera bazkaria, larunbateko hotel gaua, gosariarekin. 

-Erreserbak edo kontsultak egiteko: rosbazok@zazpirakbat.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia