euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Euskal Mintegiak 'Gatazka politikoen kudeaketa eta gizarte zibila' izenburupeko topaketa hasiko du bihar

2007/10/31

Nevada-Renoko Unibertsitateko eraikina
Nevada-Renoko Unibertsitateko eraikina

PUBLIZITATEA

Bihar hasi eta larunbata bitartean, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Mintegiak --Euskal Ikasketa Zentruak-- antolatuta, 'Gatazka politikoen kudeaketa eta gizarte zibila: Euskal kasua' izeneko topaketa egingo da Renon. Jardunaldi hauetan Euskal Herriko egoerari buruz mintzatuko dira Euskal Herriko eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko zenbait aditu, hala nola Joseba Zulaika, Xabier Irujo, Pedro Ibarra, Xabier Ezeizabarrena, Joxe Ramon Bengoetxea, Maria Gonzalez eta Iranzu Mendia.
Topaketaren egitaraua hitzaldiek, eztabaidek eta inguruetako hainbat lekuetara egingo dituzten txangoek osatuko dute. Partehartzaileen artean izango dira, besteak beste, Joseba Zulaika Renoko Center for Basque Studies-eko profesorea, Xabier Irujo historialaria eta zentru honetako irakaslea; Xabier Ezeizabarrena, abokatua eta Donostiako EAJko zinegotzia; Iranzu Mendia, Hegoa Institutuko ikertzailea eta Pedro Ibarra, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika irakaslea.


EGITARAUA

Osteguna, azaroaren 1a

-10:00-17:00: Txangoa Virginia City eta Tahoe lakura.
-19:00: afaria El Dorado hotelean.

Ostirala, azaroaren 2a

Jardunaldiak UNRko Clark Room aretoan izango dira

-09:00-09:30. Gosaria Morrill Hall-en.
-09:30-10:10. Pedro Ibarra. Break of the ceasefire at the Basque country
-10:15-10:55. María González. Press, Public Opinion and Peace during Last Cease-Fires
-11:00-11.15. Atsedenaldia
-11:15-11:55. Iranzu Mendia. Reflections on Women’s Agency and Peace Activism
-12:00-12:40. Xabier Ezeizabarrena. Basque Historical Titles and Self-Determination
-12:45-13:45: Bazkaria
-13:45-14:25. Joseba Zulaika. The Crisis of ETA’s Political Subject
-14:30-15:10. Joxe Ramon Bengoetxea. The Role Played by the EU Institutions
-15:15-15:55. Xabier Irujo. Spanish Anti-terror Policies: Intrinsic Violation of Human Rights
-19:00: Afaria Renoko Santa Fe euskal jatetxean

Larunbata, azaroaren 3a

-09:30-10:00: Gosaria Bible Room-en
-10:00-12:00. Eztabaida irekia (Bible Room)
-12:00-13:00. Bazkaria Argentan

-13:00: Txangoa Renoko San Rafael parkera eta bertan zabaldua den Basque Sheepherders in the West erakusketara.


Lotura interesgarriak

Center for Basque Studies (CBS, UNR), Reno, NV
www.basque.unr.edu

Renoko CBSen 40. urteurrena
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 9an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia