euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puri-purian dira Baionan hiriko bestak, eta gaurko egitarauak Frantziako Euskal Etxeen elkarretaratzea markatzen du

2018/07/27

Aurreko elkarretaratze bateko irudia. Benoit Etcheverry-k deiturik hasi ziren egiten elkarretaratzeok
Aurreko elkarretaratze bateko irudia. Benoit Etcheverry-k deiturik hasi ziren egiten elkarretaratzeok

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Ohitura bilakatu da azkeneko urteetan Baionako Besten karietara, besta edo pexta hauek estakuru, deialdi bat egitea Frantziako euskal etxeei zuzendua, bertan bildu, berriz ere elkar agurtu edo elkar ezagutu, eta jai-giroko inguru honetan bestelako elkarretaratze proposamen honen bidez une goxo batzuk pasatzea Frantziako leku desberdinetarik etorririk. Aurtengoan Pariseko Euskal Etxea da antolatzaile eta bazkaria, gaur bertan, Cacao Club Peñaren lokalean egingo da.

Deituak dira eta ordezkaririk bidaliko dutela espero da --kasu batzuetan hainbat bazkide ekarririk-- Frantzian dauden bost euskal etxe errekonozituak, hala nola Paue, Bordele, Montpellier, Marseilla eta Pariseko Euskal Etxea. Eusko Jaurlaritzak ere bidali izan du ordezkaririk, normalean gutxienez Europako Euskal Etxeen ardura daraman Manu Meaurio teknikaria.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia