euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Anima Zaitez!: "Eskerrik asko lauoi: Euskal Herrira argentinarrago itzultzen zarete, Diasporaren zati bat zuekin"

2018/07/26

'Anima Zaitez!' programaren gazteak Euzko Etxea-ko lagunek inguratuta
'Anima Zaitez!' programaren gazteak Euzko Etxea-ko lagunek inguratuta

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Euzko Etxeak sortutako ‘Anima Zaitez!’ truke programaren 3. edizioa uztailaren 6tik 22ra luzatu zen, Nerea Aretxabaleta Aramendi bizkaitarra, Beñat Aizpurua Vazquez gipuzkoarra, Oihane Ardanaz Garasa nafarra eta Gorka Etxeandia arabarra partaide. Bi asteetan Villa Marian euskal kultura zabaltzeko mota askotako ekintzak egin zituzten gazteek tartean, euskara, dantza, musika eta kirol tailerrak eta baita hitzaldiak eta zine proiekzioak ere.

Programaren azken egunean, agur afaria egin zuen Euskal Etxeak eta tailerren baitan ikasitakoa erakutsi ahal izan zuten Villa Mariako lagunek. Anfitrioien esanetan, “Anima Zaitez!-en 3. edizioa bukatu zen, eta beste urteetan bezala orain Villa Mariako Euskal Etxea hutsik sentitzen da. Baina gure bihotzak zenbait esperientzia zoragarriaz beteta. Esker hitzak baino ez ditugu Oihane, Gorka, Nerea eta Beñatentzat beraien lanagatik, elkar ulertzeagatik eta pazientziagatik”.

"Eurak gu bezain gustura geratu izana espero dugu. Geure euskal etxea eurena ere bada orain. Bi aste hauetan ohitura argentinarretan murgildu eta Diasporaren zuzeneko eskarmentu baten jabe egin dira", "Euskal Herrira argentinarrago itzultzen zarete, elkarrekin bizi izandako bi aste hauen markarekin, Diasporaren zati bat zuekin, geure molde batzuk zeuonganatuta", laburbildu dute.

Argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia