euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Proposamena Diasporatik Aberri Egunarekin bat egiteko bideoak grabatu eta bidaliz 'Ikusi mendizaleak' kantatzen

2022/03/25

"Keinu bat batera" lelopean, "Euskal Herria Batera" ekimenak diasporarekin ospatuko du Aberri Eguna
"Keinu bat batera" lelopean, "Euskal Herria Batera" ekimenak diasporarekin ospatuko du Aberri Eguna

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. 2020an “Euskal Herria Batera” ekimena sortu zen, pandemia etxeratze garaian dei eginez euskal herritarrei Aberri Eguna balkoietatik ospatzera, kantatuz eta ikurriña nork berean zintzilikatuz. Arrakastatsua izan zen, euskaldunen mosaiko erraldoi bat lorturik eta bategitea erakutsiz munduari. Aurtengoan, bezperan bat egiteko deia luzatu dute, apirilaren 16an, Iparraldean, alderdi politikoek hilaren 17an deitu baitute, EuskalKulturari Julieta Gaztañaga EHBko diasporako kolaboratzaileak adierazi dionez.

Aurreneko Aberri Eguna antolatu zela, Bilbon, 90 urte beteko diren honetan, EHBatera ekimeneko kideek hiru kantu beste hainbeste lekutatik abestea eskatu zuten. Egin ere, Gernikan “Gernikako Arbola” eta Amaiurren “Txoria txori” abesten grabatutako bideoak egin dituzte. Eta Diasporaren partaidetza ere protagonista nahi dute. Euskal sentimendua duten guztien ekarpenak dira ongi etorriak eta proposamena zehatza, bideoa «Ikusi mendizaleak» abestiarekin grabatzea da, gero sare sozialetan zabaldu ahal izateko.

Parte hartzera gonbidatzen dituzte bai euskal etxeak eta elkarteak, bai norbanakoak, familiak zein edonolako taldeak. Julieta Gaztañagak azaltzen digunez, proposamena oihartzuna izaten ari da eta dagoeneko partaidetzak jaso dituzte Puerto Rico, Mexiko, Brasil, Txile, Peru, Kolonbia, Argentina eta Europako zenbait tokitatik. Zeure bideoa grabatu eta bidali nahi baduzu, hona emaila: info@ehbatera.eus. Ekimenak besteak beste Udalbiltzaren sostengua izan du aurreko urteetan.

WhatsApp edo Telegramez harremantzeko: 644 07 90 65



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia