euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pilartxo Lizeaga, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarriren ama hil da: datozen bi egunetan ez da buletina plazaratuko

2019/11/19

Pilartxo Lizeaga aurten bertan Donostiako Loiola auzoko Kristobaldegi ondoan
Pilartxo Lizeaga aurten bertan Donostiako Loiola auzoko Kristobaldegi ondoan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Duela oso ordu gutxi, astelehenean, azaroaren 18 gauean hil da Donostian Pilartxo Lizeaga Pellejero, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Lizeagaren ama. 87 urte zeuzkan eta azkeneko 15 bat urteak Alzheimer gaisotasuna arerio eman zituen, bere betiko etxean, familiaren amodioa lagun eta babesle. Oso kantuzalea zen eta joan den ostiralean eman zituen bere azkeneko kantuak, ondoren gaur amaiera izan duen egoera itzulezinean sartzeko.

Elizkizunak bere oroiz asteazkenean egingo dira, azaroaren 20an, arratsaldeko seietan Donostiako Aiete auzoko Gurutzeaga eliz parrokian. Gogoan Bego.

Karia honetara datozen bi egunetan ez da EuskalKultura.eus argitaratuko.



Komentarioak

  • Eskerrik asko

    Eskerrik asko, Xabier

    Joseba Etxarri (Donostia-San Sebastian), 2019/11/25 10:59

  • Pilartxo Lizeaga zendu da

    Bizi-legea duk, Joseba, baina bizi-lege bortitz eta krudela. Hitzek balio ez duten une zailotan, besarkada estu bat, adiskide! Kuraia!

    Xabier Euzkitze (Zarautz), 2019/11/19 09:46

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia