euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Perutik, Trujilloko EEak online saio batera deitu ditu datorren igandean munduko Arteaga abizendunak

2021/10/14

Zeure abizenetan Arteaga badaukazu Trujilloko Euskal Etxeak bilera honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. "Zeure buruaz ikasiko duzu!"
Zeure abizenetan Arteaga badaukazu Trujilloko Euskal Etxeak bilera honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. "Zeure buruaz ikasiko duzu!"

PUBLIZITATEA

Trujillo, Peru. Datorren igandean izango da, urriaren 17an, Perun 9:45ak direla (11:45ean Argentinan, 16:45ean Euskal Herrian). Deia partaidetza librekoa da eta gonbite berezia luzatzen zaie munduan Arteaga deitura dutenei. Aurkezgai, euren familia aurrekariak, historia, pasadizoak eta baita gehiago ere. Saio dinamikoa izango da eta txoko guztietako Arteagatarrak izango dira protagonista, gonbidatu bereziak ere tarteko (ikus beherago Zoom bidezko bilerako programa eta xehetasunak).

Gonbidatu berezietako bat izango da Sabin Bikandi Belandia, Filosofian doktorea Londresko Unibertsitatean eta Etnomusikologian masterra Goldsmith Collegen, eta aldi berean musika irakaslea eta musika eta dantza tradizionalean aditua. Euskal Herritik musika eta dantzaz mintzatuko da.

Hizlari izango da baita ere --hitzaldi laburrak-- Armando Arteaga Núñez. Arkitektura, ingeniaritza, zinema, antzerkia eta kritika kulturala batzen ditu bere prestakuntza eta interes-gaietan. Gaur egun, Andeetako Teknologia eta Kulturaren Institutuko (ITECA) zuzendari eta Peruko Idazleen Elkarteko presidentea da, eta bilerara gerturatutakoen aurrean literaturaz eta immigrazioaz mintzatuko da, Euskal Diaspora zer den beste ikuspegi batetik azalduz.

ARTEAGA ETA BESTE ZERBAIT - ARTEAGA Y ALGO MÁS

- Data: igandea, urriak 17, 2021
- Antolatzailea: Trujilloko Euskal Etxea
- Partaidetza: librea eta doakoa
- Zooma: https://us02web.zoom.us/j/85426598739? PWD = Q3lyR3R3VTNGTgwWDJCNlN5dFRdz09
- Pasahitza: 844700
- Noiz hasiko: 9:45etan (Limako ordua), 11.45 (Argentina), 16:45 (Euskal Herria)

EGITARAUA

1.- Irekiera eta ongietorria. Silvia Verástegui Carranza (Trujilloko Euskal Etxea)
2.- Familia-agurra. Angélica Arteaga de Luna Victoria
3.- Tonderoaren bideoa
4.- Dantza eta kultura. Sabin Bikandi (Euskal Herria)
5.- Euskal migrazioa. Juan Carlos Verásteguiren eskutik (Trujilloko CV)
6.- Euskal Diaspora eta Agurra (bideoa). Armando Arteaga (Trujilloko CV)
7.- Agurrak, iruzkinak eta pasadizoak (bertaratutakoen parte-hartze irekia)
8.- Itxiera eta agurra. "Euskal Etxeen rola familien integrazio-prozesuan eta euskaltasunaren zabalkundean". Wilfredo Lizarzabururen eskutik (Trujilloko EE)

- Zuzendaritza nagusia: Silvia Verastegui Carranza (Trujillo Euskal Etxea)
- Gidaria: Silvia Verástegui Carranza (Trujillo EE)
- Laguntza logistikoa: Juan Carlos Luna Victoria Arteaga (Trujillo EE)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia