euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peruko Euskaletxeak Euskal Festa jarriko du abian astelehenean 30. urteurrena ospatzeko

2016/09/15

Peruko Euskaletxea elkartearen 2016ko Euskal Astearen afitxa
Peruko Euskaletxea elkartearen 2016ko Euskal Astearen afitxa

PUBLIZITATEA

Peruko Euskaletxearen 30. urteurrena ospatzeko gertu daude Limako euskaldunak eta euskaldunen lagunak, eta horretarako Euskal Aste oso bat antolatu dute. Jarduerak astelehenean hasiko dira, "Loreak" filmaren emanaldi batekin. Horrez gain, astean zehar euskara, musa, musika, gastronomia eta dantza ekitaldiak egingo dira eta festa igandean amaituko da urteurreneko bazkari batekin. 

Lima, Peru. 30 urte bete ditu dagoeneko Peruko Euskaletxeak eta bertako bazkide eta lagunek urteurrena behar den moduan ospatzeko asmoa dute. Elkarteak Euskal Astea antolatu du eta datorren astelehenetik iganderaino jarduerak egingo dira Limako Miraflores auzoko egoitzan. 

Euskal presentzia oso aspaldikoa da herrialde honetan, izan ere Amerikaren aurkikuntza eta konkistarekin hasi zen. Harrezkero euskaldun asko heldu ziren Perura eta euskal gizatalde mardula osatu zen Perun. Euskaldun haiek aurki hasi ziren antolatzen, eta 1612an, esaterako, sortu zuten Liman "Ilustre Hermanadad Vascongada de Nuestra Señora de Aránzazu" delakoa. 

Gaur egungo Peruko Euskaletxea, aldiz, 1986 urtean sortu zen eta urte horretan bertan inauguratu zen egungo egoitza, Miraflores auzoko malekoian. Bertara biltzen dira, 30 urte ondoren, Limako euskaldunak eta euskaldunen ondorengoak, eta azken urteetan baita Euskal Herritik hona lanera etorritako makina bat euskal gazte. 

Horiek guztiak, eta euskal kulturan interesa duen edonor ongi etorria izango da elkartearen Euskal Astera. Honakoa da egitaraua:  

-Astelehena 19: "Loreak" filmaren emanaldia eta eztabaida/solasaldia 
-Asteartea 20: Euskara klase irekia
-Asteazkena 21: Ardo dastaketa
-Osteguna 22: Pintxo lehiaketa
-Ostirala 23 eta Larunbata 24: Mus Txapelketa
-Igandea 25: Bazkaria, musika, dantza... 

Peruko Euskaletxearen historiari buruzko datu gehiago, elkartearen webgunean.

Euskaletxearen Facebbok orria: hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia