euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Agirre 'Txikuri' pilotari ohi eta euskal komunitateko pertsona maitagarri eta estimatua hil da Mexiko Hirian

2023/11/27

Pedro Txikuriren familia Mexiko Hirian plazaratu duen heriotz-oharra. GB
Pedro Txikuriren familia Mexiko Hirian plazaratu duen heriotz-oharra. GB

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Berri tristea datorkigu Mexikotik, azaroaren 22an zendu baita hiriburu mexikarrean Pedro Agirre Alberdi, askorentzat ezagunagoa Periko Txikuri edo Txikuri III.a bezala, saga urrestildar horretako kidea, erreferentzia pilotaren munduan, pertsona oso maitagarri eta estimatua bertako Euskal Etxean eta euskal komunitate osoan, eta historikoetako bat pilotazaleentzat eta oro har. Jesusa Lesaca Arocenarekin ezkondu eta familia euskalduna hazi zuen, Euskal Etxeko eta komunitateko parte eta konpromisoduna euskara, euskal kultura eta euren euskal sustraiekin, guraso eta seme-alabak kantari, dantzari, txistulari, pilotazale edota pilotari izanak, mexikar eta euskaldun, izaera, egikera eta bihotzean.

Gure dolumin zintzoak bere emazte Jesusari, seme-alaba Miren Elene (Euskal Etxeko lehendakari izana), Lorea, Pedro (Txikuri VII.a), biloba, familia, lagun eta Euskal Etxeko eta euskal komunitateko kide guztiei (oso besarkada haundia Jexuxa, Miren, Lorea, Pello...). Elizkizunak bere oroiz astelehen honetan, azaroaren 27an egingo dira, 18:30etan, San Ignazio elizan, Polancon, Mexiko Hirian. GB.

José Miguel Ocerin Martínez

Eta heldu zaigu baita ere Bizkaiko Sopuertan jaio eta mexikartutako Jose Miguel Ocarin Martinez-en heriotzaren berri ere. Joan den astean zendua, Euskal Etxeko eta euskal komunitateko kide baliotsua zen . Elizkizunak bere alde datorren asteazkenean egingo zaizkio, azaroaren 29an, 17etan 'Esperanza de María en la Resurrección de Jesús' Parrokian, Alborada 430, Cerro de Zacateptli, Parques del Pedregal hebidean. Gure doluminak bere emazte Palomari, seme-alaba Maite, José Miguel eta Iñakiri, bilona Miguel, Juan, Iker, Amaia, Josune eta Anderri, errain Guadalupe eta Carlari, familia, lagunei eta Euskal Etxeko eta euskal komunitateko kideei oro har.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia