euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranan urtebetetzea ospatuko dute Urrundik-ek (19 urte) eta 'Presencia Vasca'k (29); gaztetxo xake txapelketa

2019/04/23

Umeentzako Xake Txapelketa Urrundik Euskal Etxean
Umeentzako Xake Txapelketa Urrundik Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Parana, Argentina. Parana hiri entrerriostarreko Urrundik Euskal Elkarteak 19 urte beteko ditu maiatzean eta kide eta lagunak gonbidatzen ditu elkarrekin ospatzeko. Ospakizuna bikoitza izango da, jai berean ‘Presencia Vasca’ irratsaioaren 29. urteurrena ere ospatuko baitute. Gogora dezagun Federico Borras Alcain aurkezle, ‘Presencia Vasca’ saioa igandero emititzen dela Paranako Radio Universidad-en (105.7 Mhz) goizeko 11etatik 12etara; eta internet bidez ere entzun daitekeela, irratiaren webgunean: www.fmuniversidad.com.

Urteurrenen bazkari bateratua maiatzaren 5ean egingo da, eguerdi t'erdietan, Circulo Hoteleko aretoan. Bazkariaren aurretik zein bazkalostean zozketak eta euskal dantza eta musika ikuskizunak eskainiko dira. Erreserbak urrundik@gigared.com helbidean.

Gonbite honekin batera, Paranako Euskal Etxetik jakinarazi dute Xake Txapelketa antolatu zuela bere baitango Xake Tailerrak martxoaren 23an, hogei urtez azpiko neska-mutikoentzat. 15 bat jokalari bildu zituen lehiaketak eta guztiei saria eman zien antolatzaile taldeak. Ez ahaztu xake eskolak larunbatero ematen direla Euskal Etxearen egoitzan. Txapelketako argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia