euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paraná-ko Urrundik 23 urte betetzen ari da, ikasturte berria hasiz “beti etorkizunari begira, baina iragana ahaztu gabe”

2023/03/23

Urrundik Elkarteko kideak Paranako Gizatalde Azokan 2022 azaroan. Ezkerretik eskuinera I. Borrás, C. Berón, Ana L. Alcain, R. Villanueva, E. Mancini, A. Echevers, A. Borrás, F. Crolla, J. C. Borrás, R. Pereyra eta J. López
Urrundik Elkarteko kideak Paranako Gizatalde Azokan 2022 azaroan. Ezkerretik eskuinera I. Borrás, C. Berón, Ana L. Alcain, R. Villanueva, E. Mancini, A. Echevers, A. Borrás, F. Crolla, J. C. Borrás, R. Pereyra eta J. López

PUBLIZITATEA

Paraná, Argentina. Entre Rios probintzia argentinarreko Urrundik euskal elkarteak urtemuga berri bat beteko du datorren asteko igandean, apirilaren 2an. Paraná hirian egoitza duen EEak lan oparoa egiten du euskal kulturaren zabalkundearen alde. Ibilbide kultural luzea du eta Euskal Herriko artista eta pertsona ospetsuen anfitrioi izan da behin baino gehiagotan, gogora arazten diote EuskalKultura.eus-i elkarteko iturriek 23 urteak ospatzeko bazkari ekitaldia hurbiltzen ari dela..

Dagoeneko 23 urte igaro baitira La Hendija Kultur Etxean egindako lehen bilera hartatik. Baina bertan ez zuten beti lortzen jarduerak egiteko behar zuten tokia. Hasi eta gutxira, euskal jatorriko lagun batekin ustekabean topo egitea erabakiorra izan zen elkartearen garapenean, VICOER kooperatibako presidente zen José Jorge Echeverríak, kooperatibako aretoa eskaini baitzien proiektua garatzeko gune gisa. Bostekoa emanda, “euskaldunon hitzarkin” hitzartu zuten. Akordio hari esker, abiada hartu zuten denbora gutxian, hirian zuten presentzia sendotuz, eta jendearen onespenaz gozatzen hasi ziren, geroago egoitza propioa erdietsi arte.

Tailerrak, kultur zikloak eta bisitak Euskal Herritik

Gogo bizi hura galdu gabe, gaur egun tailer eta ziklo kultural eskaintza zabala dute. Besteak beste, antzerkia, xakea, musika, ahozko narrazioa, arte martzialak, gitarra, tangoa eta, jakina, gizataldeen jai eta ebentu ugaritan aurkezpen gutuna izaten duten euskal dantza lantzen dituzte. Aurten, urtero bezala, Gernikako Bonbardaketa gogoratuko dute eta jai nagusiak ospatuko, hala nola Aberri Eguna, San Fermin, Euskal Diasporaren Eguna, Euskararen Eguna, eta, jakina, 23. Urteurrena, egoitzan egingo duten otordu batekin. Abuztuan, gainera, Baionako Olentzeroren Lagunak elkarteko kideen bisita jasoko dute, Argentinara itzuliko batira 'Transmisioa', iazko Macachingo Euskal Aste Nazionalean egindako biraren emaitza den ikus-entzunezko dokumentala aurkeztera.

Elkartearen urte berria ospatzeko egun gutxi falta direla, Urrundik-eko lehendakari Juan Carlos Borrasek aitortzen dio EuskalKultura.eus-i elkartearen hastapenak ideia, proiektu eta ilusioen batuketa izan zirela. "Urrundik osatzen dugunongan beti dago aurrera proiektatzeko ideia, urrats sendoekin, oztopoak gaindituz eta beti etorkizunari begira, baina iragana ahaztu gabe”.

Urrundik Elkarteko tailerretan izena emateko, deitu 4317676 edo 3434632295 telefono zenbakira. Euskal Etxearekin harremanetan jartzeko urrundik@gigared.com helbidera idatzi.

Urrundik Euskal Elkarteak Facebooken: /www.facebook.com/urrundik



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia