euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oxfordeko Unibertsitateak 2015-2016 ikasturteko Basque Fellowship ikerkuntza-beka eskatzeko epea ireki du

2015/05/28

Oxford Unibertsitatea
Oxford Unibertsitatea

PUBLIZITATEA

Euskal gaiei buruzko ikerketak burutu nahi dituzten doktoreei zuzendua da Basque Fellowship beka eta urtebetez ikerketa hori Oxford Unibertsitateko Saint Anthony's College delakoan egiteko aukera ematen du. Aurreko ikerlariak hainbat arlotarikoak izan dira: historialariak, gizarte zientzilariak, antropologoak eta euskal gaietan espezializatutako nazioarteko abokatuak,besteak beste. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 21ean itxiko da.

Oxford, Ingalaterra. Oxford Unibertsitateko Saint Anthony's College delakoak 2015-2016 urteko Basque Fellowship ikerkuntza-bekarako eskabideak aurkezteko epea ireki zuen atzo.Beka hau eskatu nahi duten ikerlariek doktoratua izan behar dute eta beharrezkoa da ere ingelesez maila ona izatea.

Basque Visiting Fellow irakasle gonbidatuak Euskal Herriarekin zerikusia duen gai bat ikertu beharko du bere egonaldian. Horrez gain, Saint Anthony's-eko eta bertako European Studies Centre guneko bizitza akademikoan parte hartuko du.

Ikerkuntza-beka urriaren 1ean hasi eta 2016ko ekainaren 30a arte luzatuko da. Ikerlariak 24.750 eurotako diru poltsa jasoko du gastuetarako eta unibertsitateko hainbat gastu ordainduta izango ditu. Oxford-en biziko da ikerkuntza garatzen duen bitartean eta, ikertzeaz gain, European Studies Centre delakoaren bizitza akademikoan parte hartuko du, esaterako, hitzaldiak emanez eta gune honetako jardueretan parte hartuz. 

Eskabideak

Eskabidean honakoak aurkeztu behar dira:

  • Ikerketa proposamen argia: ikerketa-galdera, ildoa, metodologia eta emaitza aurreikuspena (3-5 orri)
  • Curriculum Vitae
  • Bi erreferentzia (haiek kontaktatzeko zehaztasunekin)

Eskabideak ekainaren 21eko 17:00ak baino lehen jaso behar dira (Oxfordeko ordua). Bidali proposamenak hona:

The Administrator, The European Studies Centre, St Antony’s College, Oxford, OX2 6JF, UK

edo e-mailez:  sarah.moran@sant.ox.ac.uk



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia