euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ostirala azken epea Jaurlaritzaren 2022-23 beketarako: Gasteiz, Brusela, Buenos Aires, NY, Santiago eta Bogota-rako

2022/09/19

Garaiz zaude Eusko Jaurlaritzaren 2022-2023ko Kanpo Harremanen arloan profesionalen espezializazioa beketara aurkezteko
Garaiz zaude Eusko Jaurlaritzaren 2022-2023ko Kanpo Harremanen arloan profesionalen espezializazioa beketara aurkezteko

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Datorren ostiralean, irailaren 23an, bukatuko da Kanpo Harremanetan formatzeko Eusko Jaurlaritzak 2022-2023 ikasturterako deitu dituen 12 beketara aurkezteko epea. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Etxeetako kide diren 28 urte arteko gazteak aurkez daitezke baldintza batzuk beteta, tartean unibertsitate edo graduko ikasketen jabe izatea eta hizkuntzak menderatzea (ikus beti ere xehetasunak beherago estekan). Hauek dira deitu diren bekak:

—Europako gaiak (4), beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Bi beka Euskadik Europar Batasunean duen Ordezkaritzan, Bruselan

Kanpoko euskal komunitatearen alorra (4), beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen
Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken

Kanpo-harremanetako bekak (4), onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan – Bat Txileko Santiagon eta bestea Bogotan

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira; eta 16.000 eurokoak, jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan.

-Argibide eta xehetasunak hemen
-Kontaktua: Elena Iturrate (+34) 945 017 843; edo Benan Oregi (+34) 945 018 121



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia