euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oraindik ez diozula erantzun HanHemen inkestari? Bihar duzu azken eguna, animatu eta egin zure ekarria

2022/03/30

HanHemen-ek euskal komunitate globalaren espazio digitala bilakatu nahi du, munduko euskal sinergien bilgarri
HanHemen-ek euskal komunitate globalaren espazio digitala bilakatu nahi du, munduko euskal sinergien bilgarri

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Bihar da martxoaren 31a eta, beraz, HanHemenek zabaldutako inkesta betetzeko azken eguna, ondoren bildutako datuak prozesatu, ondorioak atera eta emaitzak aurkezteko prozesuari ekingo baitzaio. Zer nahi den jakin? Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen iritzia, nolakoak diren, nola ikusten diren hainbat gai Diasporatik: nazioarteko euskal sare eraginkor bat eraiki ahal izateko adierazgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko aburuak. Saiakera berri bat da Diasporari tresna berri bat emateko.

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dagoen inkesta bat prestatu du Eusko Jaurlaritzak eta parte hartzeko eskabidea egiten dizute. Izena eman eta berehala bidaliko dizkizute galderak. Zure profilaren arabera galderak aldatuko dira. Zure iritziak irakurri eta kontuan hartuko dituztela euskal diasporaren argazkia egin eta planak martxan jartzerakoan agintzen dute.

Lanean jarri zure iritzia

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak sostengatzen duen HanHemen ekimenak kanpoan dauden euskaldunak oro hartuko ditu aintzakotzat: tradizionalki euskal etxe eta elkarteen inguruan mugitu izan diren euskal komunitateak, eta baita egungo euskal emigrazio joera berrien arabera mugitzen diren euskaldunak ere, euretako asko gazte profesionalak, agian euskal etxerik ez dagoen lekuetara lanera doazenak, baina munduan milaka izanik Euskal Herriarekiko loturei eutsi nahi dietenak, .

Inkestan parte hartzen duten pertsonek, HanHemen-eko logoa daraman 10 kit-en (jertsea, koadernoak, kantinplora, katilua, boligrafoa...) zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Hau pizgarri bat izan daiteke, alboko sari bat, garrantzitsuena zure iritzi eta pentsamoldeak iristaraztea baita, gogoan har ditzaten, ez al da hori nahi duzuna?

Han-hemen: "Euskaldunak mundu mailan konektatuko dituen espazio digitala, hemengo eta hango, eta alderantziz"

-HanHemen
-Twitter
-Facebook
-Instagram



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia