euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzerori gutuna idazteko oraindik? Idatzi, jolastu eta disfrutatu interneten eskuragarri dituzun joko hauekin

2013/12/19

 Muxugorri.com webgunetik Olentzerori gutuna idazteko eredu hau proposatu dute aurten: inporimatu, bete eta bidali!
Muxugorri.com webgunetik Olentzerori gutuna idazteko eredu hau proposatu dute aurten: inporimatu, bete eta bidali!

PUBLIZITATEA

Oraindik Olentzeroren gutuna idazteko zaretela etxean? Lasai, garaiz zabiltzate, internetek gainera makina bat aplikazio, jolas eta webgune eskaintzen ditu horretarako gainera! Aldiz, etxeko lanak garaiz egin eta gutuna aspaldi idatzi eta bidali zuen horietakoa bazara, Gabon Gaua heldu arteko tartea arintzeko hona hemen etxeko txikien jolasteko marrazki, joko, ipuin eta mozorroak egiteko zenbait ideia eta webgune.

Donostia-San Sebastián. Bertan dugu Gabon Gaua eta aurki hasiko da Olentzero opariak banatzen euskal umeen etxeetan. Une horren zain urduri eta ilusioz gainezka dauden neska-mutilentzako eta euren gurasoentzeko interneten Olentzerori buruz diren webgune, aplikazio eta jolasen zerrendatxo hau bildu dugu.

Urtean behin bakarrik jaisten da Olentzero mendi tontorreko etxetik, baina halarik ere, zeharo modernizatuta dator aurten! Sarean eskuragarri diren baliabide hauei esker Diasporako txikiek ere ezagutu eta gozatu ahalko dute Olentzeroren magia. Hona zerrenda:

-Olentzero Jolastuz: Olentzerori buruzko webgune honetan jokoak, karaokea, ebakigarriak, marrazkiak, posterrak, gutuna idazteko txokoa eta ikazkinari buruzko liburu pertsonalizatu bar sortzeko aukera aurkituko dituzue.

-Olentzerori Gutuna: mugikorrentzako aplikazioa, Asoma enpresa bizkaitarrak sortua. Erraza da erabilera: jaitsi Google Play dendatik eta telefonoan instalatu. Olentzerok umeak txintxoak izan ote diren galdetuko du. Erantzuna baiezkoa bada, bost opari eskatu ahalko dituzte eta gutuna sortuko du sistemak.

-Muxugorri.com: Umeentzako arropa denda honen blogean, Olentzerori gutuna idazteko eredu hau eskaintzen dute, doan: inprimatu, idatzi eta bidali!

-Kolore kolore: Olentzero eta Mari Domingi eta beste zenbait pertsonaien mozorroak egiteko inprimatu nahi duzun irudia eta etxeko txikiek koloreztatu dezatela!

-Olentzero jokoak: Eitb.com-ek ikazkinari eskaini dion webgunean jokoak, ipuinak eta gutuna idazteko atal berezia.

-Olentzero.net: pertsonaiaren zaleek sortu duten webgune honetan, jokoak, informazioa eta argazkiak.

-www.izenaduba.com: Olentzeroren Etxea, Mungian (Bizkaia).

-Gabon kantak: euskarazko gabon kanta zerrenda luze bat, abestien letra eta musikarekin. 

-Gabon Kantak aplikazioa: mugikorrentzako Gabon kanten letrak biltzen dituen aplikazioa, telefonoan beti eskura edukitzeko.

(Besterik ezagutzen baduzu esaiguzu eta zerrendara gehituko dugu! Eskerrik asko!)



Komentarioak

  • Eskerrik asko!

    Milesker Amaia, webgune ederra da! Oraintxe bertan gehituko dugu zerrendara!

    EuskalKultura.com, 2013/12/19 12:05

  • Beste webgunea

    www.olentzero.jolastuz.com

    Amaia Etxepeteleku, 2013/12/19 11:46

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia