euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzerok eta Bordaleko Euskal Etxeak zabalik izango dute datozen bi larunbatetan euren Eguberriko Euskal Denda

2019/12/02

Olentzero eta Eguberri Euskal Merkatua Bordaleko Euskal Etxean abenduaren 7 eta 14an
Olentzero eta Eguberri Euskal Merkatua Bordaleko Euskal Etxean abenduaren 7 eta 14an

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Olentzerok eta Bordaleko Euskal Etxeak zabalik izango dute datozen bi larunbatetan, abenduaren 7an eta 14an, euren Eguberriko Euskal Denda hiriburu akitaniarrean, 10:30etik 18:30era. Bertatik EuskalKultura.eus-i adierazten zaionez, "Euskal Herriko artista eta artisauak beren obrak aurkeztera etorriko dira" eta "hori gutxi balitz, Kantuz-eko kideek arratsaldea girotuko dute, Eguberri aurreko giro alaia sorturik".

"Gustu guztietarako gauzak egongo dira: egurrezko, larruzko, zeramikazko artisau-produktuak, zilarrezko lauburuak, margolanak eta merkeak diren beste gauzatxo gehiago ere", adierazi dute. "Aukera ederra izango da opari polit, original eta gure artisau eta ekoizleek eginikoak erosteko".

"Eta ez dira faltako gormantentzako kontserbak eta edariak, dastatu zein opari gisa erosteko. Dendara etortzea partekatzeko eta gustura egoteko momentua da eta, horregatik, jateko zerbait ukanen dugu prest, nekatuak diren bezeroen gosea asetzeko", iragarri dute.

"Zatozte, egunpasa ederra egin Bordelen, mementu goxoak pasa eta Eguberri erosketak egin! Hau plan ederra!", "zergatik ez animatu?", egin dute gonbitea.

Eguberri Euskal Merkatua
7 Rue du Palais de l'Ombriere, 33000 Bordele
Ikus non Google Maps-en



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia