euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Odola eskatzen ari dira Txileko autobus istripuan larri zauritutako bi ikasle euskaldunentzat

2017/12/22

Viña del Mar-eko Gustavo Fricke ospitalea
Viña del Mar-eko Gustavo Fricke ospitalea

PUBLIZITATEA

Deiak erantzun eskuzabal aipagarria lortu du orain arte eta txiletar ugari bertaratu dira, tartean diasporako kideak eta Txilen ikasle diren beste euskaldun batzuk. Irati I.L eta Aitana M.K. Deustuko Unibertsitateko ikasleak dira, 21 urtekoak biak, eta mugikortasun programa bat medio zeuden Txilen, Alberto Hurtado Unibertsitatean. Sare sozialen bidez egindako odola emateko deiak Iratiren beharrak bete ditu, baina Aitanari ebakuntzaren bat egin behar diote oraindik.

Santiago, Txile. Istripua abenduaren 10ean gertatu zen, bi ikasle euskaldunak zihoazen autobusak istripua izan zuenean hiriburutik kostaldera, Quinterorako bidean, Viña del Mar-Valparaiso aldera. Ezbeharraren ondorioz, bi euskaldunekin batera, beste hogei pertsona zauritu ziren eta bik bizia galdu zuten.

Irati eta Aitana Viña del Mar-eko Gustavo Fricke ospitalera eraman zituzten hasiera batean. Geroago, Irati Santiagoko Hospital Clínico Mutual de Seguridad ospitalera; bere zauriak besoan dira gehienbat eta ebakuntzaren bat behar du oraindik. Aitana-ren kasuan, Gustavo Fricke ospitalean segitzen du. Zauriak zango batean dauzka bereziki.

Odola eman nahi dutenek --edozein motakoa-- Hospital Clínico Mutual de Seguridad-en Odol Bankura jo dezakete, Avenida Libertador O'Higgins 4848, metro Ecuador-en, hiriburuan.

Istripuaren berri izan bezain pronto Txileko Santiagon egoitza nagusia duen Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza hasi zen lanean, baita Euskal Herritik ere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

Santiagon odola emateko lekua: Centro Metropolitano de Sangre (Av. Vitacura 0115, Providencia, Costanera Center aurrean), telefonoak: +562 25681560 -25681522. Odol-Emailaren Etxeko ordutegia: Astegunetan 8:00etatik 19:00etara,larunbatetan 9:00etatik 19:00etara

Viña del Mar eta Valparaiso erregioan: telefonoak, +5632 2577865 eta Gustavo Fricke ospitalera joanez



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia