euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Eusko Etxea igande honetako bileran parte hartzera deitzen ari da hiriko euskaldunak: geroa jokoan

2019/10/11

Eusko Etxearen egoitzaren kanpoko itxura, Green Point inguruan, "307 Eckford Street, Brooklyn, NY 11222" helbidean (arg. Joseba Etxarri)
Eusko Etxearen egoitzaren kanpoko itxura, Green Point inguruan, "307 Eckford Street, Brooklyn, NY 11222" helbidean (arg. Joseba Etxarri)

PUBLIZITATEA

New York, AEB. New Yorkeko Eusko Etxea igande honetako bileran parte hartzeko deia egiten ari zaie hiriko euskaldunei, une honetan EEko kide izan ala ez. Elkarteko zuzendaritza berritzeko hauteskundeak egin behar ditu eta, orain artean, bilerarako bi egun eskas geratzen direla, hautagairik ez da aurkeztu bertako lehendakari, lehendakariorde, idazkari edo diruzain izateko. Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena den honek, inguruan, behin-behineko arrazoiengatik bada ere, bizi diren euskaldun eta euskaltzaleei luzatzen die deia, guztien artean geroa eman ahal izateko iragan baliotsu eta aberatsari.

Euskal Etxea, Euskal Herriko edo bertako euskaldun, euskaltzale eta euskaldunen lagun guztiei dago zabalik. Kide egitea erraza da.

Ekarpenen bat egin dezakezula uste baduzu, agertu, edo/eta pasa informazio hau bertan bizi edo pasa daitekeen lagunen bati.

Bilera datorren igandean, urriaren 13an, izango da, elkartearen egoitzan, 12:30etan. Anima zaitez!

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia