euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New York Times-ek Iñaki Azpitarteren Chateaubriand aipatzen du Pariseko modako jatetxeen artean

2016/03/01

Iñaki Azpitarte sukaldaria Chateaubriand jatetxean, eta ondoan, bere platerretako bat, NYT egunkariaren artikuluan
Iñaki Azpitarte sukaldaria Chateaubriand jatetxean, eta ondoan, bere platerretako bat, NYT egunkariaren artikuluan

PUBLIZITATEA

New York Times egunkari ospetsuak Pariseko jatetxe "berriei" buruzko artikulua argitaratu du berriki eta leku berezia du euskaldun jatorriko Iñaki Azpitarteren Chateaubriand-ek bertan aipatzen dituen jantokien artean. Pariseko moda berria frantziar sukaldaritza eta munduko beste tradizioak uztartzen dituena ei da, "Nouvelle Cuisine berria" izena jarri diote, eta horretan maixu omen da Azpitarte, frantses, asiar eta latinamerikar ikutuak dituen estilo bereziarekin. 

Paris, Frantzia. "Nouvelle Cuisine berria", horrela deskribatzen du New York Times egunkariak Pariseko jatetxeen mode berriena. Sukaldari gazteek sortutako tendentzia honek betiko frantziar sukaldaritza munduko gastronomia estiloekin nahasten du. Emaitza, hiriko jatetxeen eskaintza bezain zabala da, izan ere, aspalditik daude Parisen jatetxe frantsesak, marokoarrak, libanokoak, tailandiakoak, japoniakoak... mundu osoko zaporeak eta estiloak.

Egunkariak aipatzen dituen jatetxeen artean azpimarragarria da Le Chateaubriand, 2006an Iñaki Azpitarte sukaldariak sortu zuen. Azpitarte Parisen jaioa da, bere gurasoak hara joan zirelako Francorengandik ihesi. Hasiera hasieratik, Azpitarteren sukaldaritzak atentzioa deitu zuen: luxuzko platerrak eskaintzen zituen prezio merkeagoekin eta Michelin jatetxeetan baino giro erlaxatuagoarekin.

Jatetxea Bellevilleko Avenue Parmentier kalean dago eta 50. hamarkadako bistró klasiko bat bezala dekoratuta dago. Bertara joaten dira Pariseko gazte "branché, hiper-modernoak", NYTren esanetan. Jatetxeak 65 euroko menua eskaintzen du, astero berritzen dena eta Frantziako, Asiako eta Latimanerikako gastronomia maixuki nahasten ditu.

Artikulu osoa, ingelesez, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia