euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Neurriak hartuz baina baimena eman diote Berlingo EEari Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko Guernica Platz-en

2020/04/24

Koronarirusak eragindako egoera bideratuz, Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrena gogoratuko du datorren igandean
Koronarirusak eragindako egoera bideratuz, Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrena gogoratuko du datorren igandean

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Urtero antolatzen du Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko ekitaldia hiriko Guernica Platz-en eta aurtengoan, Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, erabateko komentzimendurik gabe eskatu zuten baimena. Gaur goizean jakin berri dute baimena eman dietela, eta ekitaldia egin ahal izango dutela, elkarren arteko tartea zainduz eta hamar pertsonako kopuru-mugarekin. "Oso pozik" hartu dute berria, Ainhoa Añorga EEko lehendakariak EuskalKultura.eus-i baieztu dionez, eta hasiak dira azken ikutuak ematen ekitaldiaren aurtengo edizio bereziari.

Igandean egingo dute ekitaldia, goizeko 11etatik 12:00etan, urtero bezala Guernica Platz-en, aurtengoan zuzeneko musikarik gabe --azken urteotan biolontxelo bat edo antzekorik bildu izan dute saiora-- baina duintasunez, lore-sorta paratuz, hitz batzuk eginez eta olerki bat irakurriz, hori guztia "metro t'erdiko tartea utziz orotara hamar pertsona baino gehiago bildu ahal izango ez dituen ekitaldian, lurrean markatuta nor non egin behar den eta ohiko besarkada eta musuak eman ahal izan gabe".

Gogora dezagun apirilaren 26an 83 urte beteko direla Franco general matxinatu espainiarraren aliatu ziren Kondor Legio alemaneko eta faxista italiarren hegazkinek helburu militarra ez zen Gernika bonbardatu zutenetik merkatu egunean, herria suntsituz eta hildako eta txikizio ugari eraginez.

"Saiatuko gara guztia Facebookez ematen" baieztatu digu Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V. euskal etxeko lehendakariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia