euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Bronco Days' ate irekiak: Boiseko BSU unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak galderak erantzungo ditu bihar internetez

2020/04/24

Ziotza Gandarias eta Nere Letek Boiseko Euskal Ikasketei buruzko galderei erantzungo diete bihar larunbata BSU unibertsitatetik
Ziotza Gandarias eta Nere Letek Boiseko Euskal Ikasketei buruzko galderei erantzungo diete bihar larunbata BSU unibertsitatetik

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boiseko BSUk (Boise State University) Bronco Day izena hartzen duen ate ireki eguna egingo du larunbat honetan, normalean presentziala egiten bada ere, aurtengoan ezaguna den pandemia egoera tarteko bideokonferentzia bidez. Unibertsitateko Basque Studies Zentroaren kasuan, ohi bezala World Languages departamentuaren antolaketa barruan egingo dute, hizkuntza bakoitzak bere saioak edukukiko dituela. Ziortza Gandarias irakaslea eta Basque Minoreko zuzendaritzakoa eta irakasle den Nere Lete arituko dira erantzuten euskara eta euskal kulturari buruzko ikasketen galderei, orduerdiko bi saiotan.

Goizeko 11:30etan eta 12:30etan hasiko dira bi euskal saioak, Boise State University-ko ikasle bilaka daitezkeen gazte eta oro har pertsona interesatuei eta euren familiei begira.

Nere Letek berak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez orain Koronabirusak baldintzatuta, baina Bronco Days-etan "departamentu guztietako irakasleak/ordezkariak bertan izaten gara ikasle eta familiei egiten dugun lanaren berri emateko, haien galderak erantzuteko eta gure hizkuntz laborategia eta abar erakusteko". "Dekanoak eta unibertsitateko presidentea bera ere bertan izaten dira ikasleen eta familien galderei erantzuteko. Oso egun polita izaten da", aurten pandemiak ez-presentziala egitera behartu badu ere.

-Artikuluan aipatutako orduan saiatu eta sartu Chat with Basque Studies-en



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia