euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako ikastolen murgiltze eredua erreferentzia El Salvadorren nauhuat-pipil hizkuntza berreskuratze bidean

2019/11/13

Nafarroako Jauregiko harrera-ekitaldira NUPko eta El Salvador Elkartasuna GKEko ordezkariak ere gerturatu ziren
Nafarroako Jauregiko harrera-ekitaldira NUPko eta El Salvador Elkartasuna GKEko ordezkariak ere gerturatu ziren

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok El Salvadorreko Jorge Lemus hizkuntzalariari harrera egin zion atzo astelehena, izan ere, Nafarroako ikastolen hizkuntza murgiltze eredua erreferentziatzat hartu baitu, herrialde hartan desagertzeko arrisku larrian dagoen nauhuat-pipil hizkuntza indígena berreskuratzeko bidean, 75 pertsonak bakarrik hitz egiten dutela eta beste 150ak erdizka, kontserbatzeko erreleboa hartuko duen belaunaldirik gabe.

Elkarretaratzeko partaide izan zen baita ere Euskarabideko zuzendari Mikel Arregi, erakunde honek harreman luzea baitu Lemus irakaslearekin, ikastolen hizkuntza murgiltze ereduaren azterketa eta nahuat-pipil hizkuntza indigena "Cuna Nauhat" proiektuaren bitartez indartzeko egiten den aplikazioa dela-eta. Ana Ollo kontseilariarekin egindako elkarrizketan, Lemusek nabarmendu zuen nahuat-pipil hizkuntza berreskuratzeko Nafarroan euskararen normalkuntzarako prozesu irekiak eskaintzen duen eredua.

Lemusek lantzen duen “Cuna Náhuat” proiektua haur indigenei zuzendutako hizkuntza murgiltze programa da, Santo Domingo de Guzmán eta Santa Catarina Masahuat udalerrietan garatua. Hizkuntza hori berreskuratzeko lanak 2003. urtean hasi ziren, batetik, hizkuntza horren oinarrizko kontzeptu batzuk emateko eskola-proiektuarekin, eta, bestetik, amonak inplikatuta bilobei hizkuntza ahoz transmititzearren, gurasoen belaunaldian jada galduta izateagatik.

“Cuna Náhuat”, komunitateko emakume indigenek artatzen dute, nahuat hizkuntza hitz egiten duten adineko andreek, “nanzin” deitzen direnek, eta abian jarri zenetik 400 bat neska-mutiko artatu ditu.

Jorge Lemusek hitzaldia emango du gaur asteartea Nafarroako Unibertrsitate Publikoan (NUP) “Logofagia basatia. Hizkuntzalari bat hizkuntza eta kultura aniztasunaren mehatxuaren aurrean” izenburupean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia