euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuaren "Funtsezkoak" kanpainak migratzaileek Nafarroari egiten dioten ekarria kontatzen du

2020/11/06

Paola Ekuadorren jaioa da, 24 urte ditu eta Lizarrako ospitalean egiten du lan. Bera da kanpainako protagonistetako bat
Paola Ekuadorren jaioa da, 24 urte ditu eta Lizarrako ospitalean egiten du lan. Bera da kanpainako protagonistetako bat

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. "Funtsezkoak" kanpainak beste herrialde batzuetan jaiotako nafarrek COVID-19 pandemian izandako papera jendaurretzen du eta Nafarroako Gobernuak "Navarra de Colores – Nafarroa Koloretan" markarekin egiten duen lehenengo sentsibilizazio publizitate kanpaina da (ikus hemen aurkezpena. “Funtsezkoak”ek egiazkoak diren 8 protagonista aurkezten ditu, apaingarririk eta makillajerik gabe, euren lantokietan egin zaizkien erretratuetan:. "8 pertsona migratzaile dira, beste herrialde batzuetan jaiotako nafarrak eta beren historia lehen pertsonan kontatuko digute, bizi dugun egoeran baikortasuneko eta konfiantzako mezua emanez: Nafarroa gara, eta honetatik irtengo gara”'", da kanpainatik bidaltzen dute mezua.

“Funtsezkoak” diren pertsona hauei ahotsa eta aurpegia jartzen dizkieten zortzi pertsonak atzerrian jaio eta Nafarroan bizi diren 106.000 pertsona baino gehiagoren adierazgarri dira, baita euren seme-alabenak ere, “bigarren belaunaldi” bezala ezagutzen ditugunak; jaiotzez nafarrak izan arren, askok sarritan “kanpokoak” bezala ikusten baitituzte. Migratzaileak funtsezko jardueratzat jotzen ditugun horietako askoren atzean daude (osasun-arlotik eta arlo soziosanitariotik lehen sektorera eta merkataritzaraino) eta funtsezkoa da Nafarroari egiten dioten ekarpena, azaltzen dute Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentutik.

Kanpaina azaroaren 16tik aurrera garatuko da hainbat euskarritan, telebista, irrati, autobus, sare sozial eta espazio itxi eta zabaletan eta hauek izango ditu protagonista: Adil, Embarca, Ermelinda, Iordan, Jacques, María Esther, Paola eta Zhicong.  Medikuntzan, adinekoen egoitzetan, ile-apaindegietan, landan, supermerkatuetan, okindegietan edo garbiketa-zerbitzuetan lan egiten dute. Denak herritar nafarrak dira, nahiz eta bakoitza leku batean bizi… eta Marokon, Saharan, Guatemalan, Bulgarian, Bolivian, Ekuadorren edo Txinan jaioak izan, aldarrikatzen du kanpainak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia