euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu guztiko adituak bilduko dira datorren astean online, Euskal Herria, bere marka eta kirol-diplomazia aztergai

2022/03/29

Azken egunak izena emateko Euskal Herriaren kirol-diplomaziari buruzko webinarrean, apirilaren 7an 17:00etan hasita
Azken egunak izena emateko Euskal Herriaren kirol-diplomaziari buruzko webinarrean, apirilaren 7an 17:00etan hasita

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 2021ean gastrodiplomaziaz gauzatutako ikastaroaren ostean, DCPC komunitateak (Donostia Community of Public Diplomacy) webinarra antolatu du datorren apirilaren 7an, diplomazia publikoaren baitan beste gai interesgarri bat hizpide: kirol-diplomazia, ekitaldiaren izenburua, "Zer eginkizun du kirolak Euskal Herriaren nazioarteko markan, nortasunean eta paradiplomazian?".

Hainbat adituren partaidetza bilduko da; izan ere, Eskozia, Gales, Australia, Estatu Batuak eta beste herrialde batzuetako kirol-teknologia ezagun duten akademiko, legegile, atleta eta enpresa-liderrek beren esperientzia eta ezagutzak partekatuko dituzte, Australian egoitza duen Sports Diplomacy Alliance erakundea lagun izango duen ekitaldian.

Saioak apirilaren 7an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira, eta ingelesez garatuko, esan bezala What role does sport play in the Basque Country 's international brand, identity & paradiplomacy? izenburupean. Besteak beste, honako hauek hartuko izango dira partaide: Stuart Murray, Sarah Kelly, Emily Ronek Sohnesen, Gavin Price, Verity Postlethwaite, Marian Vaczi, Seán Young, Danny O¨Brien, Samantha Sutherland, Kaileigh Karinen, Clara Azurmendi, Juan Inazio Zulaika, Edurne Pasaban eta Grahame Paterson.

- Egitaraua, hemen
- Izena ematea, hemen

Donostia Kulturarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saila) eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dute, Sports Diplomacy Alliance lagun.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia