euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Migel Leonis euskalduna, Kaliforniako legenda

2008/01/01

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com. XIX. mende hondarrean AEBetako Los Angeles eta Santa Barbara artean bizi izan zen Miguel Leonis lapurtarra mito eta legenda bilakatu da Kalifornia hegoaldeko partean. Buruzagi indio baten alabarekin ezkondua, Leonis kanboarra zaldi gaineko gizon-talde armatu bateko buru bilakatu eta bere legea ezarri zuen hainbat urtez Santa Barbara hegoaldeko arrantxu-eremuetan. Gaur egun Leonis izena daraman elkarteak (Leonis Adobe Association) haren Calabasasko arrantxu-etxea eraberritu eta museo gisa zabaldu du eskualdeko ondarean interesatutako bisitarientzat.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia