euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mary Lou Urrutiak NABO 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra Saria 2022 jaso du Renon, hiriko San Martin afariaren baitan

2022/11/21

2022ko 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra saridun Mary Lou Urrutia; alboetan Tony Laca eta Philippe Acheritogaray, Renoko Zazpiak Bat-eko eta NABOko presidentea, hurrenez hurren
2022ko 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra saridun Mary Lou Urrutia; alboetan Tony Laca eta Philippe Acheritogaray, Renoko Zazpiak Bat-eko eta NABOko presidentea, hurrenez hurren

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. NABO Ipar Amerikako euskal elkarteen batasunak bere 2022ko 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra saria Mary Lou Urrutia renotarrari eskuratu dio azaroaren 12an Renon, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak urtero sasoin honetan egiten duen San Martin afari eta elkarretaratzearen baitan. Horretarako NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray propio bertaratu zen San Frantziskotik, sariak ezaugarri duen plaka Renon bizi den Mary Lou Urrutiari eskuz esku ematera, bertakoentzat bereziki esanguratsua den San Martingo elkarretaratzean.

[Gogora dezagun, bestalde, NABOk azaroaren 4an, Idahoko Homedalen egindako bere udazkeneko bileran, Bizi Emankorra sariari aurrerantzean 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra saria deitzea erabaki zuela, aurreko irailaren 10ean Boisen 87 urtr zituela hil den izen bereko euskaltzale, aitzindari eta NABOko lehen presidentea izan zenaren oroimenez]

NABOren 'Al Erquiaga' Bizi Emankorra Saria 2022, joan den otsaileko bileran, San Frantziskon, erabaki zuten NABOko delegatuek Mary Lou Urrutiari ematea Philippe Acheritogaray-ren proposamenez. 25 urte eman ditu Mary Lou Urrutiak NABOko egutegiaren arduradun. Ahizpa Christinarekin batera Renon Leandro eta Magdalena (Torrea) Urrutia Nafarroako lintzoaindarren alaba, Mary Lou Renoko euskal komunitatearen baitan hazi zen eta hiriko euskal etxeko NABO delegatu, batzordekide eta lehendakaria ere izana da, baita dantzari, dantza irakasle, eta dantzari jantzien jostun trebea, besteak beste. Zorionak, Mary Lou!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia