euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maru Roson-en ‘Bakaiku, única casa’, nafar herri honen eta diasporaren arteko tartea laburtzen duen dokumentala

2021/09/27

Maru Roson zuzendari argentinarrarren ‘Bakaiku, una casa’ dokumentala
Maru Roson zuzendari argentinarrarren ‘Bakaiku, una casa’ dokumentala

PUBLIZITATEA

Quilmes, Argentina. Ikusentzunezkoen arloan egin dituen ikasketa akademikoen baitan sortua, Maru Roson argentinarraren ‘Bakaiku, una casa’ (Bakaiku, etxe bakarra) dokumentala, bere familiari buruzko kontakizun intimoa da. Bakaiku nafar herritik Argentinara etorri zen Luciano Urrestarazu birraitonaren istorioa kontatzen du eta nola aitaren bidez jasotako euskal legatuak bultzatu zuen zuzendari gaztea Nafarroara joatera, bere sustraiak ezagutzeko bidaia egitera.

Izan ere, dokumentala bidaia moduko bat da, Buenos Airesen hasi eta Atlantikoa zeharkatuz Nafarroa sakonean murgilduko dena. Bertan zuzendari eta protagonista rolak betetzen dituen Rosonek bi kontinentetan banatuta bizi den bere familiaren loturak indartu ez ezik, gertutik ezagutu ahal izango ditu Euskal Herriaren eta diasporaren artean dauden harremanak.

Rosonek Ikus-entzunezko teknikaria izateko karrerako azken azterketan aurkeztu zuen dokumentala, Quilmesko Unibertsitate Nazionalean, joan den uztailean. Berehala, Bakaiku.info taldeak materiala eskatu zion Bakaikun proiektatzeko eta hala egin zuten herriko Eskolen Parkean.

Buenos Aires probintziako Quilmes hirian jaiotako zuzendariak dokumentalean adierazten du Argentinako euskal etorkinen historia gertutik ezagutzen duela, "aitaren eta amonaren kontakizunei esker. Nafarroa eta Buenos Airesen arteko bidaiek egin dute orain naizena”. Izan ere, euskal diasporari buruzko bere ikerketarekin jarraitzekotan da eta ‘Bakaiku, única casa’ proiektuaren barruan liburu bat ere hasiko da idazten laster.


Hona Maru Rosonen dokumentala

Maria Eugenia Roson da 'Bakaiku, única casa’ dokumentalaren gidoilari eta zuzendaria. Carlos Castro TIFeko zuzendaria eta Pablo Landaburu TIFeko zuzendarikidea.

-'Bakaiku, única casa' Instagram-en: Bakaiku Casa
-Maru Roson-i Noticias de Navarra Egunkariak egindako elkarrizketa bat.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia