euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko egitarau eta prezioak eman ditu aditzera Mar del Plarako EEak

2010/09/06

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea, Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen anfitrioia
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea, Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen anfitrioia

PUBLIZITATEA

Bi hilabete eskas falta dira Argentinako euskal komunitatearen urteko jai handienerako. Mar del Plata hiriak izango du aurten herrialde osoko baita kanpoko euskal etxeetako ordezkariak jasotzeko ardura urriaren 25etik azaroaren 7ra. 'Denak Bat'ek antolaturik, Euskal Argentinar Aste Nazionalean hainbat euskal kultur proposamen gauzatuko dira, tartean gozagai dantzak, kontzertuak, euskara standa, pilota eta mus txapelketak eta erakusketak. Euskal Herriko zein Estatu Batuetako euskal artistak iragarri dira. Baina Bigarren Mendeurrenaren urtean, 2010eko Euskal Aste honek kutsu berezi bat izango du, Argentinan zehar ospatzen ari den urtemuga esanguratsua islatuko duten ekintzak ere eskainiko baitzaizkie bertaratuko direnei.

Mar del Plata, Argentina. 2010eko Euskal Asteko antolatzaile den Mar del Platako 'Denak Bat' adierazi dituen behin-behineko egitaraua eta prezioen xehetasunak honakoak dira:

Egitaraua

ASTELEHENA, URRIAREN 25a

- 14:etan Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko klubarteko paleta pilota txapelketa. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko 'Teyú Cuaré' pilotalekuan. 

ASTEARTEA, URRIAREN 26a

- 19:00etan 'Euskal Baserrien' argazki erakusketa. Lekua: Colegio de Martilleros-en.
- Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko paleta pilota txapelketa

ASTEAZKENA, URRIAREN 27a

- 20:00etan Emakumezkoen paleta pilota Txapelketa. Erakuste partidak. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko 'Teyú Cuaré' pilotalekuan. 
- Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko paleta pilota txapelketa.
- 21:30etan Sarien banaketa Pilotarien lagun arteko ohiko “asadoan”. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko kintxoan

OSTIRALA, URRIAREN 29a

- 23:00etan Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko Mus Txapelketa. Lekua: Denak Bat Euskal Etxea.

LARUNBATA, URRIAREN 30a

- 13:00etan Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen hasiera ofiziala. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko jatetxean.
- 18:00etan Paleta pilota partidak, munduko txapeldunen partaidetzarekin. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko 'Teyú Cuaré' pilotalekuan.

ASTELEHENA, AZAROAREN 1a

- Estatu Batuetako ordezkariei harrera.
- Euskal zine zikloa. Antolatzaileak: Euskal Etxea eta Mar del Platako Unibertsitatea (Lekua eta ordua konfirmatzeke)

ASTEARTEA, AZAROAREN 2a

- 19:30etan Jorge Casaretto monsinorearen hitzaldia. Sarrera librea. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko Aretoan.
- 21:30etan Lagun arteko afaria, Jorge Casaretto monsinorearekin batera. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko jatetxean.

ASTEAZKENA, AZAROAREN 3a

- Euskal zine zikloa. Antolatzaileak: Euskal Etxea eta Mar del Platako Unibertsitatea (Lekua eta ordua konfirmatzeke).
- 20:00etan Kultur Ekitaldia, Mar del Platako El Ceibo talde folklorikoa, Estatu Batuetako ordezkaritzako dantzariak eta Euskal Etxeko Beti Alai Dantza Taldea partaide. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko Aretoan.
- 22:30etan Lagun arteko afaria. Sarrerak Idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko jatetxe eta kintxoan.

OSTEGUNA, AZAROAREN 4a

- 19:30etan Udalbide-ren hitzaldia. Lekua: Colegio de Martilleros-en.
- 22:00etan Lagun Arteko afaria ordezkaritza eta laguntzaileekin. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko jatetxean.

OSTIRALA, AZAROAREN 5a

- 8:00etan Harrera ordezkaritzei. Lekua: Denak Bat Euskal Etxea.
- 13:30etan Euskal Etxeen bazkaria. Lekua: Montecatini Jatetxea.
- 15:00etan Txistu tailerra. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko José de Ariztimuño Liburutegian.
- Abesbatzen elkarretaratzea. Lekua: Unzue babes-etxeko kaperan. (Ordua konfirmatzeke).
- Euskara Standa. Lekua: Denak Bat Euskal Etxean. (Ordua konfirmatzeke).
- 18:30etan Kultur Ekitaldia Mar del Platako El Ceibo talde folklorikoa, Estatu Batuetako ordezkaritzako dantzari, Getxoko Itxas Argia Dantza Taldea, Euskal Herri Iparraldeko “Euskal Argentina” taldea eta Xabaltx kantaria partaide. Lekua: San Martin eta Hipólito Irigoyen kaleetan.
- 21:30etan Euskal Etxeen afaria. Lekua: Montecatini Jatetxea.
- 22:00etan Erromeria. “Txapela” taldeko kontzertua. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua Denak Bat Euskal Etxean.
- 23:00etan Pello Mari Otañori omenaldia, Iparraldeko “Euskal Argentina” taldearen esku. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua: Denak Bat Euskal Etxeko Juan Gaillour Donat kiroldegian.

LARUNBATA, AZAROAREN 6a

- 8:00etan Harrera ordezkaritzei. Lekua: Denak Bat Euskal Etxea.
- 9:30etan FEVAko ordezkarien bilkura. Lekua: Colegio de Martilleros-en.
- 10:00etan Euskal etxeetako liburutegien bilkura. Lekua:  Kontseilu Erabakitzaile Ohoretsuaren Liburutegian.
- 13:30etan Euskal Etxeen bazkaria. Lekua: Montecatini Jatetxea.
- 18:00etan Kalejira. Lekua: Denak Bat Euskal Etxetik Radio City Antzokira.
- 19:00etan Euskal Etxeen dantza emanaldia. Lekua: Radio City Antzokian.
- 22:00etan Afaria eta Erromeria. Sarrerak idazkaritzan eros daitezke. Lekua Denak Bat Euskal Etxean.

IGANDEA, AZAROAREN 7a

- 11:00etan Meza. Lekua: Almirante Brown plazan.
- 12:00etan Euskal dantzak plazan. Lekua: Patricio Peralta Ramos kalean.
- 14:00etan  Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko amaiera bazkaria. Logo eta Euskara lehiaketen sari-banaketa. Lekua: NH Gran Hotel Provincial-eko Ameriketako Aretoan.

Voucher-en prezioa

Dantzariak: ostirala, larunbata eta igandea lo egiteko lekua barne $500
Laguntzaileak: larunbata eta igandea lo egiteko lekua barne $570

Dantzariak: larunbata eta igandea lo egiteko lekua barne $350
Laguntzaileak: lo egiteko lekua barne $420

Dantzariak, lo egiteko lekurik gabe: ostirala, larunbata eta igandea: $400
Laguntzaileak, lo egiteko lekurik gabe: larunbata eta igandea: $450

Dantzariak, lo egiteko lekurik gabe: larunbata eta igandea: $300
Laguntzaileak, lo egiteko lekurik gabe: $350

Lotura interesgarriak

Argentinako 2010eko Euskal Aste Nazionala Facebook-en
www.facebook.com/event.php?eid=134351649917434&index=1

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea Facebook
-enwww.facebook.com/pages/Centro-Vasco-Denak-Bat-MDP/132116463475220

Mar del Platako Euskal Etxearen webgunea
www.denakbat.org.ar

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia