euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Los Banoseko euskal etxe kaliforniarrak webgunea berritu du, datorren asteko ardiki-afaria ere iragarriz

2022/02/02

Kaliforniako Los Banos Basque Club euskal etxearen webgune berrituko azalaren itxura
Kaliforniako Los Banos Basque Club euskal etxearen webgune berrituko azalaren itxura

PUBLIZITATEA

Los Banos, AEB. Los Banoseko euskal etxe kaliforniarrak webgunea berritu du, diseinu eta edukiak eguneratuz eta aurpegi argi eta modernoagoa eskainiz internet bidez hurbiltzen zaizkionei. Los Banos, San Frantziskotik ia berrehun kilometro hego-ekialdera dago, XIX. mende hondarretik euskal presentzia handia izan duen arrantxu-eremu batean, bertakoek 1886an jada euskal piknikak egiten zituztela. Euskal klubak ere ez dauka historia makala, 1964an sortua baita. Azken urteotan, belaunaldi gazteago batek hartu du klubeko gidaritza, geroa bermatuz.

Euskal etxeko eta webguneko arduradunek aukera baliatu dute datorren asterako prestatu duten ardiki-afari salmenta iragartzeko, EEaren jardueren lagungarri. Izan ere datorren asteartean, otsailaren 8an, egingo dute 3. ardiki egosi afari hau, 'drive thru' motakoa, alegia, bertatik pasa, eta afaria autotik jaso eta etxeratzeko. Euskal Etxeak ez dauka berez egoitza-eraikinik, eta erabat errotuta dagoen herriko instalazioak baliatzen ditu. Los Banosaldea, bestalde, ardi-arrantxu eremu tradizionala izan da.

Inguruan bizi bazara, garaiz zaude salmentan parte hartzeko. Herriko DES Hall-etik behar da pasatu bila, 17:00etatik 19:00etara, aurretik txartela erosita. Horretarako, kontaktatu lagun hauetako batekin: Jean Arambel (805) 680-7072, Mark Erreca (209) 769-8559, Mitch Arambel (559) 246-3787, Andrée Soares (209) 704-1790, edo Chooch Huarte (209) 617-1665. Prezioa, 40 dolar birentzako afaria.

Hona webgune berrituko ataletako batzuk:

-Los Banos Basque Club historia
-Euskal Etxearen berripapera
-Bazkide egiteko
-Elkarteko dantza taldea
-Ekitaldiak
-Zuzendaritza Batzordea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia