euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresen bizi zara eta zeure kulturaren alde zerbait egiteko prest zaude? Londresko Euskal Etxeak zeure beharra du!

2022/07/11

Laguntzeko moduan zaude? Zeure denboraren zati bat eskaintzeko prest zaude? Momentua orain da
Laguntzeko moduan zaude? Zeure denboraren zati bat eskaintzeko prest zaude? Momentua orain da

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. London Basque Society-k —hala du izena Londresko Euskal Etxeak— abisua pasatu die joan den asteburuan bazkide eta lagunei, eta oro har Ingalaterrako hiriburuan bizi diren edo dabiltzan interesatuei, laguntza eta engaiamendu eske. "London Basque Society-k zure laguntza behar du!" izenburupean, elkarteak esker biziak ematen dizkie bere arima eta arnasa diren bolondresei. Eta aurretik ere beste momentu batzuetan, lankidetza eta partaidetzan urrats berri bat ematea eskatzen die hori egiteko moduan daudenei.

Bolondresek egiten dutela euskal etxea baitetsi ondoren, aipatzen du azken aldian egoera pertsonalak, Brexita, pandemia eta bestelako arrazoiak medio beheratzea egon dela partaidetzan, elkartearen etorkizuna arriskuan jarriz. "Ekitaldiak organizatzeko zailtasunen aurren aurkitu gara maiz azken aldian eta hori dela eta LBSren iraunkortasuna bermatuko duen bolondres eta zuzendaritza berrien bila gatoz, ideia berriak eta gogo indarberritua ekarriko dituen lan talde bat sortu asmoz".

Euskal kultura maite baduzu, jende berria ezagutu nahi baduzu, elkarrekin lan egin eta London Basque Society-ren parte izan, aukera ederra daukazu, Londresko Euskal Etxeak zeure beharra baitauka. Argibide gehiago nahio badituzu, aski duzu formulario hau betetzea, eta elkarteak harremanetan jarriko dira zurekin.

Bestela ere edozein galdera baduzu, lasai asko idatz dezakezu londonbasquesociety@gmail.com helbidera. Eskerrik asko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia