euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxeak eta Durangoko Gerediagak Juan de Orobiogoitia y Aguirre iurretarra omendu dute Perun

2018/10/16

Juan de Orobiogoitia y Aguirreri Liman egindako omenaldia
Juan de Orobiogoitia y Aguirreri Liman egindako omenaldia

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Juan de Orobiogoitia y Aguirre (Bizkaia, 1718-Peru 1794) “Diccionario Histórico Biográfico de los Vascos en el Perú y de Peruanos de Ancestro Vasco” hiztegian agertzen den izen handiko pertsonaietako bat da. Mota askotako eginkizunetan aritu zen Orobiogoitia Perun, tartean Limako Kontsulatuko Auzitegian, merkataritza lanetan, eta Arantzazuko Amaren Euskal Anaidiko parte ere izan zen. Horrez gain, Arantzazu eta Begoñako Amen aldeko gurtzak sendotzeko fundazio bat sortu zuen, eta diru laguntzak eman zituen bai Durangoko San Frantzisko-San Antonio komentua zahar-berritzeko lanei, baita Iurretako San Migel Elizaren beharretarako ere.

Durangoko Gerediaga Elkarteak bultzatu zuen omenaldia irailaren 9an, Limako San Frantzisko Basilikako Arantzazu Amaren Kaperan. Zeremonian lore-eskaintza egin zuten euskal gizataldeko ordezkariek Ama Birjinaren irudiaren oinarrian.  

Lagun taldea bildu zen San Frantzisko Basilikako ekitaldira, tartean Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendari Ander Añibarro; Gerediaga Elkarteko Itziar Irazabal iurretarra; Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzako teknikari Silvia Torre; eta Limako Euskal Etxeko agintari eta kideak.

Ekitaldiko argazki gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia