euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakari berria hautatuta, 2015 urtealdi osorako ikastaroen berri eman du Zingirako Euskaldunak EEak

2015/04/21

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxearen 2015-2017 epeko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EE)
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxearen 2015-2017 epeko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Chascomuseko euskal etxearen ekintza programa zabala da eta nobedadeen artean, bertako Maitena Etchepare irakasleak emango duen euskara ikastaroa aipa daiteke. Urtero bezala, gainera, euskal dantzak, esku pilota eta mus tailerrak ere eskainiko ditu Sebastian Errecart lehendakari hautatu berri duen Zingirako Euskaldunak-ek. 

Chascomus, Argentina. Martxoaren 28an egin zuen Zingirako Euskaldunak euskal etxe chascomustarrak bere Ohiko Biltzar Orokorra iazko txostena eta balantzeak onetsi eta 2015-2017 agintealdirako Zuzendaritza Batzorderako agintari berria hautatzeko. Sebastian Errecart da lehendakari berria.

Hona elkarteko Batzorde berritua osatzen duten lagunen zerrenda:

-Lehendakaria: Sebastian Errecart
-Lehendakariordea: Gustavo Armendariz
-Idazkaria: Martín Larralde
-Idazkariordea: Graciela Lilian Laborde
-Diruzaina: Juan Ignacio Cazaux
-Diruzainordea: Juan Miguel Arraras
-Batzordekide Titularra: Juan Ignacio Surigaray
-Batzordekide Titularra: Pedro Mauregui Larranda
-Batzordekide Ordezkoa: Jeronimo Infante
-Batzordekide Ordezkoa: Ana Maria Sallenave

-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Emiliano Armendariz
-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Mabel Dagorret
-Kontu Ikuskatzaile Titularra: Cesar Martinez
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoa: Maria Celia Cazaux

Biltzarrean, proiektuak eta urtean zehar garatuko diren ekintzak aurkeztu zizkieten agintari berriek bildutako lagunei. Proiektuen alorrean, egoitzako bigarren pisua laster eraikitzen hasi behar direla jakinarazi du batzorde berriak. Ekintzen arloan, programa hau aurkeztu zuten: 

-Euskara klaseak, Euskara Munduan programako ikasle-irakasle den Maitena Etchepareren ardurapean, astelehenetan izango dira eskolak, arratsaldeko 7etatik 8:30etara, Franklin kaleko 454. zenbakian, euskal etxearen egoitzan
-Mus klaseak, ostegunetan, iluntzeko 7etan, eta Jorge Etchepareren eskutik. Euskal etxearen egoitzan
-
Esku pilota klaseak, larunbatero, goizeko 11etatik ordu 1era. Sebastian Errecart irakasle eta Chascomuseko Pilota Klubean
-
Euskal dantzak, euskal etxearen egoitzan:

  • Helduak-dantza taldea: larunbatetan, arratsaldeko 7etan.
  • Ertainak (8 eta 12 urte artekoak): ostiraletan, arratsaldeko 6:30etatik 7:30etara.
  • Ertainak (12 eta 16 urte artekoak): ostiraletan, arratsaldeko 7:30etatik 9etara.
  • Txikiak (5 eta 7 urte artekoak): larunbatetan, goizeko 10:30etatik 12etara.
  • Txiki-txikiak (3 eta 5 urte artekoak): larunbatetan, goizeko 11etatik 12etara.

Interesatuek entsegu egun batera azaldu baino ez dute egin behar.

Jarduerei buruzko informazioa eskuratzeko, idatzi cvchascomus@yahoo.com.ar  helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia