euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbat honetan, Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketa, edizio birtualean, La Platako Euzko Etxea antolatzaile

2020/09/10

Larunbat honetan Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketan gauzatuko den programa
Larunbat honetan Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketan gauzatuko den programa

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Pandemia garaian Kolektibitate-Liburutegien Topaketa antolatzeko erronka berezia eta handiagoa bilakatzen da, eta lehenengo aldiz, bere 9. edizio honetan, izaera birtuala izango du, Zoom bidez. Hona partaide izango diren gizataldeak: israeldarra, katalana, korearra, errusiarra eta japoniarra, euskal gizataldearekin batera 15 minutuko saio edo aurkezpenak izango dira. Larunbat honetan, irailaren 12an, arratsaldeko seietan hasita, honako programaren arabera:

-Ongietorria: “Kolektibitate-Liburutegien Topaketa koronabirusaren testuinguruan”
Maria Fernanda Astigarraga liburuzaina hizlari (La Platako Euzko Etxeko "Matxin Burdin" Liburutegia)

-Max Nordau Literatura-Zentro eta Liburutegi Israeldarraren aurkezpena
Eduardo Rezses hizlari (La Plata).

-Errusiako Zientzia eta Kultura Zentroko Liburutegiaren aurkezpena
Buenos Aireseko Galina Chayka liburuzaina hizlari.

-“Itxaropen pixka bat”, narrazioak
Patricia Rivas, Marita Lico eta Silvia Lynch kontalarien eskutik (La Plata).

-Interiorismoaren ideien lehiaketako lehenengo saria
Leandro Sbarra, Mauro Sbarra, Juan Manuel Mantesa, Santiago Espinosa, Ana Julia Suárez Perusin-en eskutik (Institutu Korear-Argentinarreko Liburutegia, La Plata).

-“Memoria eta nortasuna Joan Salvat Papasseit Liburutegian”
La Platako Casal dels Països Catalans, Buenos Aireseko Mariana den Dulk hizlari.

-“Bere Gorentasun Inperiala Akishino Printzea Liburutegiaren 20.urteurrenean”
Leonardo Blanco eta Diego Higa liburuzainak hizlari (Nichia Gakuin Eskola Japoniar-Argentinarreko Kultur Gunea).

Urtero bezala, gonbitea bereziki liburuzainei, ikerlariei eta gizataldeetako kideei luzatzen zaie, baina publiko orokorra ere sar daiteke. Aurten ez da beharrezkoa izango izena aldez aurretik ematea, baina gogoan izan jende kopurua mugatua dela (100) eta sarrera ordenari jarraituko zaiola. Parte hartu behar dutenei kamera piztuta eta mikrofonoa itzalita sartzea eskatzen zaie eta txatean euren burua aurkeztea.

Deialdiak espektatiba handia sortu du "birtualtasunak liburutegi berriak eta, beharbada, orain arte La Platara gerturatu behar izatea oztopo izan duten jende berria ezagutzeko aukera ere ekarriko baitigu, partaidetza zabalduz", adierazi dio Euskalkultura.eus-i La Platako Euzko Etxetik Maria Fernanda Astigarraga liburuzain eta antolatzaileak.

Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketak Argentinako Liburuzain Graduatuen Elkartearen (ABGRA) eta Argentinako Informazio Elkartearen (SAI) babesa du.

Zoom bilerara sartzeko esteka, hemen.
Bileraren IDa: 765 5125 0241
Kodea: 9EBC

Facebooken, Biblioteca Matxin Burdin Centro Vasco La Plata



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia