euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintzak euskal jatetxetan Londresen: chef eta langileak behar Eneko, Lurra, Donostia eta Ametsa-n

2019/07/04

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Lanpostu eskaintza dabil betetzeke Londresen euskal gastronomia eta jatetxeen arloan. Hiriko lau leku, Eneko Atxaren One Aldrych hotel barruko "Eneko Basque Kitchen and Bar", Lurra euskal erretegia, "Donostia" pintxo-taberna eta jatetxea eta Elena Arzak-en "Ametsa" jende beharrean dabiltza, tartean kudeatzaile lagun, sukaldari eta mahai-zerbitzariak, ezaugarri eta baldintza desberdinetan.

-Eneko Basque Kitchen and Bar. "Assistant restaurant manager" lanpostua eskaintzen dute, ikus, hemen. Baita denbora partekako sukaldaria ere, ikus hemen. Sukalde laguntzailea ("kitchen steward"), ikus hemen. Jatetxearen webgunea, hemen

-Donostia pintxo-taberna eta jatetxea. Gizon edo emakume mahai-zerbitzaria behar du, eta baita oinarriko mahai-zerbitzari bat ere (commis waiter). Euskal estiloko pintxoak eskaintzen ditu jatetxeak 2012an zabaldu zutenetik. Informazio gehiago hemen. Jatetxearen webgunea, hemen

-Ametsa jatetxea. Elena Arzak atzean duen jatetxeak kamarero-buru lanpostua eskaintzen du. Informazio gehiago, hemen. Jatetxearen webgunea, hemen

-Lurra euskal erretegia. Kasu honetan, zerbitzariak, orduka. Jatetxea 2016an zabaldu zuten. Informazio gehiago, hemen. Jatetxearen webgunea, hemen

Lanpostuetako batzuk betetzen ari dira, beraz interesatuek lehenbailehen kontaktatu beharko lukete



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia