euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Polla Records: 40 urte beteta, disko berria eta bira Argentina, Uruguai, Peru eta Txilen, larunbat honetan La Platan hasita

2020/02/04

La Polla Records-en Hego Amerikako biraren egitaraua. Kontuan izan, Txileko Santiagoko errezitalaren lekua aldatu izan behar dutela (Estadio Bicentenario-n izango da) jende gehiago sartu ahal izateko
La Polla Records-en Hego Amerikako biraren egitaraua. Kontuan izan, Txileko Santiagoko errezitalaren lekua aldatu izan behar dutela (Estadio Bicentenario-n izango da) jende gehiago sartu ahal izateko

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Espainolezko punk mugimenduaren ikur eta aitzindari izan ziren eta milaka jarraitzaile segitzen dituzte izaten Euskal Herrian zein Espainian baina baita Hego Amerikan ere. Taldea sortu zela 40 bete direla ospatzeko, eta  “Ni descanso ni paz” azken lan diskografikoa aurkezteko, kontzertu bira bat eskainiko du Evaristo buru duen bandak aste honetatik aurrera Argentinan, Uruguain, Perun eta Txilen.

Evaristorekin batera Sume, Abel, Txiki eta Tripi musikariek osatzen dute larunbatean, otsailaren 8an, Argentinako La Platan lehenengo emanaldia eskainiko duen boskotea. Kontzertua Punto Único aretoan izango da, ‘Ley del buey’ eta ‘Eterna inocencia’ talde argentinarrak lagun. Bigarren kontzertua biharamunean etorriko da, Rio de La Plataren beste ertzean, Montevideoko Antel Arena-n, otsailaren 9an, igandea.

Handik Limara bidaiatuko du taldeak, otsailaren 14an Peruko hiriburuko C. C. Barranco Arena-n kantatzeko; ibilbide hegoamerikarra Txileko Santiagon amaituko dute, otsailaren 16an, La Floridako Estadio Bicentenario-n. Birari buruzko informazio gehiago, hemen.

“Ni descanso ni paz” La Polla Recors-en lehenengo lan diskografikoa da taldea iaz berriro batu denetik. Gogora dezagun boskotea 2003an desegin zela, eta 16 urteko etenaren ostean itzuli direla. Amerikako bira bukatu ondoren Euskal Herriko eta Espainiako hainbat tokitan joko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia