euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Kutxa Bira'k bihar amaituko du bidaia Diaspora ere protagonista izango duen ekitaldi batekin: ikusi zuzenean Kanalduden

2021/05/28

Aberri Etxeko lehendakari Rocio Basterrak eraman zuen kutxa Argentinatik Baionara eta Segurara (argazkia EU
Aberri Etxeko lehendakari Rocio Basterrak eraman zuen kutxa Argentinatik Baionara eta Segurara (argazkia EU

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Argentinako Aberri Etxea Euskal Etxean hasi zuen bere bidaia ‘Kutxa Bira' ekimen euskaltzaleak duela bi hilabete, martxoaren 20an; Argentinako hainbat euskal etxetako kideen ‘ametsez eta desioz’ betetako kutxak Patagoniatik Europara hegal egin zuen eta apirilaren 8tik, hamarnaka euskal herri bisitatu zituen Pirioen bi aldeetan, jauzi bat ere eginez kataluniar hiriburura. Iparra-Hegoa elkarteak sortutako ekimena bukaerara iritsiko da bihar eta hasieran bezala, azken ekitaldian ere Diasporak partaidetza izango du.

‘Kutxa Bira’k bisitatuko dituen azken bi herriak Urruña (Lapurdi) eta Segura (Gipuzkoa) izango dira. Urruñan Kanaldudek egingo duen zuzeneko emanaldian elkarrizketa bana egingo diete Argentinako Aberri Etxeko Rocio Basterrari eta Uruguaiko Euskal Erria Euskal Etxeko Gloria Zuazolari. Seguran, berriz, bideo bitartez bermatuko dute munduan barreiatutako Diasporako euskaltzaleen presentzia.

Iparra-Hegoa Elkarteko Pello Aranzabal Beitiak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Diasporaren ekarpena ekimen honetan ikaragarria izan da. Herri gehienetan aipatuak izan dira ekitaldietan. Argentina gehienbat. Gutako batzuk Diasporan euskararen alde egiten den lan ederraren ezagutza bageneukan. Beste batzuei 'Kutxa Bira'k lan horretara gerturatzeko aukera ekarri die”.


[Kutxa Bira’ren amaiera ekitaldia sustatzeko bideoa]

‘Kutxa Bira’ren amaiera ekitaldia larunbatean, maiatzaren 29an izango da, eta Diasporatik ere segitu ahal izango da Internetez, Kanaldude TVri esker. Euskal Herriko 18:00etan, Argentina eta Uruguaiko 13:00etan eta Kaliforniako 9:00etan kanaldude.eus/zuzenean loturatik ikusi ahal izango da zuzenean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia