euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Koronabirusarenak Argentinan harrapatu eta EHrako itzulera aurreratuta bidaiaren bideo ederra plazaratu duen familia

2020/04/02

Larraitz eta Gari eta euren bi semeak Inder eta Euri Ushuaian, grabatu zuten bideoko irudietako batean
Larraitz eta Gari eta euren bi semeak Inder eta Euri Ushuaian, grabatu zuten bideoko irudietako batean

PUBLIZITATEA

Aretxabaleta, Gipuzkoa. Larraitz eta Gari eta euren bi semeak Inder (9) eta Euri (7) abenduan iritsi ziren Argentinara apirila arte gelditzeko asmoarekin. Egonaldiaren helburua, familia eta lagunak bisitatzea –ez zuten lehenengo bidaia eta harreman estuak dauzkate bertan– eta turismoa egitea; bisitatu dituzten leku famatuenen artean, Iguazuko Urjauziak, Ushuaia, Calafate, eta hain ezagunak ez diren baina merezi duten beste batzuk, Pehuajo konparazio.

Baina bidaia luze honen helburu eta arrazoi garrantzitsuena, Larraitzen ikasketekin lotua zen, bere irakasle praktikak Patagonia argentinarreko Rio Negro probintzian, El Bolson herrian, burutu behar baitzituen. Eta bertan harrapatu zuten familia martxo hasieran, Koronabirusa Euskal Herrira iritsi izanaren lehenengo berriek. Hori jakinda eta aldez aurretik ibilita, planak aldatu zituzten eta lehenago bueltatu ziren Euskal Herrira, pasatu beharrekoak bertan pasatzeko.

“Itzulera aurreratzeak ez du bizi izandakoa batere lausotuko", adierazu du Larraitzek. "Bizipen ederrak ditugu, leku zoragarriak, animali ikusgarriak, natura bere osotasunean... eta batez ere Argentinako jendea, bihotza eta etxeko ateak zabaldu dizkigute argentinar askok eta". Hona musika hari duen bidaiaren bideo kronika koloretsu eta dinamikoa. On egin!


[Bideo osoan entzun daitekeen abestia, Dantza Gaua da, Aguraingo Dupla taldearena]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia