euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Konfinamenduko bideo-poemak: Chicagotik euskal poesia ingelesez ekartzen digun proiektua Amaia Gabantxoren opari

2020/04/28

"Adam and life", Amaia Gabantxok ingelesez bideoratu duen lehenengo poema, Bernardo Atxagarekin hitzekin
"Adam and life", Amaia Gabantxok ingelesez bideoratu duen lehenengo poema, Bernardo Atxagarekin hitzekin

PUBLIZITATEA

Chicago, AEB. Amaia Gabantxo, Bermeon sortua, artista, kantari, idazle, euskal literatura itzultzailea eta Chicagoko Unibertsitatean irakasten du. Covid-19 pandemiaren konfinamenduan, #basquevideopoems proiektua jarri zuen abian, euskal poesia ingelesez eta bideo moduan eskaintzeko. “Six Basque Poets” antologian agertzen diren poetetatik poema bana hartuko du Amaiak eta bideo-poemak egingo ditu. Lau bideo plazaratu ditu orain arte.

“Six Basque Poets” (Arc Publications, 2007) liburuan sei euskal idazle garaikideren lanak itzuli zituen Amaiak: Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Rikardo Arregi eta Felipe Juaristi. Horietako bakoitzaren poema  bana ari da orain aukeratzen proiektu honetarako, pandemiak guregan pizten dituen sentimenduekin nolabaiteko lotura izan daitezkeenak.

Orain arte plazaratutako lauetan lehenengoa Bernardo Atxagaren "Adam & Life" izan zen. Poema honek paradisua utzi eta geroko Adan eta Evaren lehen gripeari buruz hitz egiten du. Bigarrenean, Rikardo Arregiren "66 Lines From the City Under Siege"n, egileak bizitza hiri setiatu batean nolakoa behar duen irudikatzen du. Hirugarrena, Kirmen Uriberen "The Cuckoo" da, gizakiak natura kontrolatu eta menperatzeko daukan gurariaz eta naturak daukan gaitasuna bere bidea segitzeko, edozein dela ere. Laugarrena, oraingoz azkenik, Miren Agur Meaberen "Questions" da: poetak atzean utzitako ametsen inguruan hausnartzen du, egingabe utzitako gauzak.

Hona lauak:


Bernardo Atxagaren "Adam & Life"


Rikardo Arregiren "66 Lines From the City Under Siege"


Kirmen Uriberen "The Cuckoo


Miren Agur Meaberen "Questions"



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia