euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribek AEBko hainbat hiritan aurkeztuko du 'Bilbao-New York-Bilbao'ren ingelesezko edizioa: bihar Renon

2022/11/15

Kirmen Uribe New Yorken Bilbao-New York-Bilbao nobela aurkezten
Kirmen Uribe New Yorken Bilbao-New York-Bilbao nobela aurkezten

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. 'Bilbao-New York-Bilbao' bere eleberriaren edizio estatubatuarra aurkeztuko du Kirmen Uribek AEBan barrena. Egun bizileku duen New York hiriko Lincoln Centerren eta Brooklyngo Liburutegiko International Writers Series-en aurkeztu eta gero, idazle ondarroarrak Estatu Batuetako beste hainbat hiritan jendaurretuko du. Uriberen aurreko beste poema eta lan asko bezala, liburua Elizabeth Macklinek ingeleseratu du euskaratik eta Coffee House Press etxeak plazaratu berria du pasa den urrian.

Aurkezpen-birako lehenengo hitzorduak

-Azaroaren 16an Renon egongo da, Nevadako Unibertsitatean
-Azaroaren 19an Miamiko Literatura Festibalean
-Azaroaren 30ean Washingtonen, Prose & Politics liburudendan

Urtea hasi berritan Dallasera joango da, Wild Detectives liburudendara, eta ondoren San Francisco, Chicago, Iowa eta Minneapolisera, besteak beste..

Kirmen Uribe euskal idazle saritu eta itzulienetakoa da. Lau nobela eta bi poema-liburu argitaratu ditu. 2018an New Yorkeko Liburutegi Publikoko idazketa beka jaso zuen nobela berria han idazteko. Geroztik New Yorken bizi da bere familiarekin. New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) idazketa sortzaileko eskolak ematen ditu masterrean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia