euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amale Artetxe Katedra: Aitzpea Leizaola antropologoak EHko muga, memoria eta erritualak aztertuko ditu Buenos Airesen

2022/11/16

Aitzpea Leizaola Egaña antropologo donostiarra izango da 2022ko Amale Artetxe katedraduna Buenos Airesen
Aitzpea Leizaola Egaña antropologo donostiarra izango da 2022ko Amale Artetxe katedraduna Buenos Airesen

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Zabalik du izena emateko epea. IMHICIHU-CONICETen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 'Amale Artetxe' Euskal Kultura Katedraren 2022ko edizioaren baitan, Aitzpea Leizaola Egaña euskal antropologoak egonaldia egingo du azaro azkenean hasita Buenos Airesen, zenbait jarduera akademiko garatzea helburu. Gogora dezagun Katedra hau 2019an abiatu zutela Buenos Airesen CONICETeko (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) IMHICIHU (Instituto Multidisciplinario de Historia y Ciencias Humanas) erakundearen barruan.

Euskal Herritik etorriko den Leizaola katedradunak graduondo MINTEGIA eskainiko du azaroaren 28tik abenduaren 9ra “Konfrontazio lekuak, negoziazio espazioak: mugak, memoriak eta erritualak gaur egungo Euskal Herrian" izenpean, astelehen eta asteazkenetan, 9etatik 13etara, eskaini ere Filosofia eta Letren Fakultateko Puán egoitzan, Puán 430 (Graduondo sarrera), CABA Buenos Aires Hirian.

Horrez gain, ikertzaile eta irakasle donostiarrak Euskal Ikasketak Argentinan Sareko ikertzaileekin BILERA egingo du abenduaren 5ean, astelehena, 17etan, CONICET - MHICIHU Historia eta Giza Zientzietako Diziplina Anitzeko Institutuko Liburutegian, Saavedra 15, CABA.

Halaber, abenduaren 2an, ostirala, 18etan, “Tradizio eta performance artean: Euskal Herriko jaien zikloaren adibideak” HITZALDI IREKIA eskainiko du La Platako Unibertsitate Nazionalean. Karakachoff Eraikinean izango da, 48 kaleko 551. zenbakian (204. ikasgelan), La Platan.

-Mintegiaren programa irakurtzeko, zein izena emateko, egizu klik hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia