euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Karnawal’, Juan Pablo Félix zuzendari euskal argentinarraren lehen filma, Sur sarien erabateko irabazle

2022/09/07

Juan Pablo Felixen Karnawal filmak 8 Sol sari lortu ditu. Eibartarren biloba, zuzendaria txistulari eta dantzaria izan zen, eta Gaztemundukide
Juan Pablo Felixen Karnawal filmak 8 Sol sari lortu ditu. Eibartarren biloba, zuzendaria txistulari eta dantzaria izan zen, eta Gaztemundukide

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Nazioartean sari ugari jaso ondoren, 8 estatuatxo bereganatu ditu Sol Sarietan [AEBko Oscarren edo Espainiako Goya sarien parekoak Argentinan] eibartarren berbiloba, txistularia eta luze dantzari izandako Juan Pablo Félix arrecifestarrak idatzi eta zuzendutako 'Karnawal' filmak. 'Zuzendari onena'ren saria Tristan Bauer zinemagile eta egungo Kultura ministroaren eskutik jaso zuen artista arrecifestarrak, joan den astean, abuztuaren 29an, Argentinako hiriburuko Politeama antzokian egin zen galan.

‘Karnawal’ Argentinako ipar-mendebaldean eta Boliviako hegoaldean filmatutako eta bertako testuingurua duen familia giroko road movie bat da. Cab]ra, malambo dantzari nerabea da. Argentinako iparraldean amarekin bizi da eta dantzari profesional izatea du amets. Bere bizitzako lehiaketa garrantzitsuenerako bat prestatzen ari da eta, ustekabean, Corto-ren, bere aitaren bisita jasoko du. Corto, iruzurgilea, atera berria da kartzelatik eta Cabra eta bere ama Andeetako errepideetatik bidaia bat egitera eramango ditu, egoera bortitz eta kriminaletan nahasiz.

 
Karnawal fiilmaren trailerra

Zuzendari Onena-renakin batera beste honako sari sorta jaso du filmak: Opera prima onena, Jatorrizko gidoi onena, Antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Alfredo Castro), Antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Monica Lairana), Gizonezko errebelazio onena (Martín López Lacci) eta Jatorrizko musika onena (Leonardo Martinelli).

Sur Sariak Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak ematen ditu urtero. 'Karnawal'Argentina, Brasil, Txile, Mexiko, Bolivia eta Norvegiaren arteko koprodukzioa da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia