euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniatik, Begoña Echeverriak kantua egin du Gernikari buruz; munduko euskaldunak baturik Gernika bihotzean

2022/04/26

Gernikako Bonbaketaren 85. urteurreneko lore-eskaintza Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolatua hiriko Guernica Plazan, Jaurlaritzako ordezkari Sara Pagola eta Gorka Alvarez partaide
Gernikako Bonbaketaren 85. urteurreneko lore-eskaintza Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolatua hiriko Guernica Plazan, Jaurlaritzako ordezkari Sara Pagola eta Gorka Alvarez partaide

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrena da gaur. Euskal diasporak bereziki gogoan duen data da, urtero mundu osoko hamaika euskal komunitatetan ekitaldi sentikorrez gogoratua, handiak izan baitziren sarraskiak sortu zituen zauriak, eta jende asko behartu baitzuen erbestera ateratzera, munduko euskal komunitateetara. Agendan eta han eta hemen eman dugu, ematen ari gara hitzordu horietako berri, eta emango dugu datozen egunetan, luze zipriztintzen baitute munduko euskaldunen barne egutegia.

Dozena askoka zenba daitezke gure Diasporaren geografian bat egingo duten bilkura, lore-eskaintza, isulune, artikulu... bateko eta besteko partaidetza eta loturak. Guk ere lerro hauen bidez, eta ekitaldi horietako iristen garenen berri emanez egingo dugu.

Kaliforniatik, 'Bonbarazi du Gernika' kantua

Lerro hauetara, bi hitzordu ekarri eta azpimarratu ditugu. Batetik, Kaliforniatik, Basque Educational Organization-en bidez, Begoña Echeverria Mendiburu soziologo, kantari, kantugile, zinemagile eta sortzaileak egin duen 'Bonbarazi du Gernika' kantua. Hemen ikus eta entzun ahal izango duzu bere bideoa, eta Begoñarekin egindako elkarrizketa irakurri. Kantuaren hitzak euskaraz dira, eta elkarrizketa ingelesez.

Bestetik, mundu osoko euskal komunitateetako ekitaldien ordezkari, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean joan den larunbatean egindakoa biltzen duen ondoko bideo hau hautatu dugu, Gernikako taupadak mundu osoan barreiatutako bere seme-alaben, euskaldunen eta euskaldunen lagunen bihotzetan bizirik segitzen duela aldarrikatzeko, aurrera egiteko nahikeriak sendo segitzen baitu, Gernika indar-emaile, euskaldunak tipi-tapa egiten ari diren aurrera begirako, geroari begirako fondoko lasterketan.


Gernikako Arbola kantatzen Buenos Airesen, 1906an landatutako Gernikako Arbolaren kimu aurrean



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia