euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalean da Arturo Campion Ikasketa Gunearen urtekariko ale berria: Guregandik 14 eskuz ekarri du EHra Cesar Arrondok

2019/06/03

'Guregandik' aldizkariaren 14. zenbakia Euskal Herrira iritsi da
'Guregandik' aldizkariaren 14. zenbakia Euskal Herrira iritsi da

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Buenos Aires probintziako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak ‘Guregandik’ aldizkariaren 14. zenbakia kaleratu du eta, urtero bezala, Elkarteko erreferente den Cesar Arrondok berak ekarri ditu urtekariko zenbat ale Euskal Herrira, bertako lagunen artean banatzeko, besteak beste EHUn. Arrondok jakinarazi digunez, ekarritako aleak Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat irakasleri eman dizkie, tartean Oscar Alvarez Gilari eta Santiago de Pablori, eta baita zenbaki honetan euren testuak argitaratu dituzten adituei ere.

Arrondoren azaldu duenez, “hamar urte baino gehiago daramatzat Euskal Herrira etortzen eta ‘Guregandik’ neronek banatzen; horrek hurrengo zenbakietan idazle izan daitezkeen egile berriekin hitz egiteko aukera ematen dit eta lankidetza proposatzeko bidea”. Gogora dezagun ‘Guregandik’ aldizkariaren aurtengo edizioa martxoan atera zela Argentinan eta hamaika artikulu dakartzala, horietako bost Euskal Herriko egiledunak, egileen artean Patxi Azparren, Mikel Bueno Urritzelki, Elorri Arcocha Mendinueta, Felix Placer Ugarte, Jesus Valencia eta Fernando Sanchez Aranaz daudela.

Idazle argentinarrek ere hartu dute parte, eta euren artean aipa ditzakegu Julieta Gaztañaga, Cesar Arrondo, Norma Rios, Carlos Martinez, Nicolas Chaves eta Eduardo Torry. ‘Guregandik’ aldizkariaren 14. zenbakiari buruzko informazio xehetuagoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia