euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Gotzonen bira argentinarra: gaur Rosarion eta astean zehar Santa Fe, San Nicolas eta Paranan arituko

2014/04/30

Birako kartela
Birako kartela

PUBLIZITATEA

Joan den asteburuan Santa Feko Rosarion, bertako Zazpirak Bat euskal etxearen eskutik, hasi zuen Joseba Gotzon kantariak Argentinara egiten ari den bira berria, oraingoan Xoán Curiel kantari galegoa lagun. Gaur asteazkena berriz ere Rosarion, baina Centro Galegoan arituko da, eta astean zehar Santa Fen, San Nicolas de los Arroyosen eta Paranan.

Buenos Aires, Argentina. Portugaleteko kantariak joan den asteburuan Rosarion kantatzen, 26 eta 27an, hasi zuen honako bira, Argentinara egiten ari den zortzigarrena, orotara apirilaren 26tik maiatzaren 3ra arte iraungo duena.

Bira berri honetarako Portugaleteko kantariak Galiziako Xoán Curiel kantautorea gonbidatu du. Euren harreman artistikoa duela bi urte hasi zen, euskal kantariak galiziarra Marrodan olerkariaren omenezko kontzertu berezi batera gonbidatu duenean, beste kantari batzurekin. Iaz, ostera, Xoán-ek Joseba konbidatu zuen kontzertu batzuk Galizian ematera eta bertan sortu zen oraingo bira hau egiteko aukera,

Izan ere, zirkuituan euskal etxeak zein centro galegoak izango dituzte lagun.

Bi artistek euren errepertorioko kantuak eskainiko dituzte, euskaraz, galegoz eta gaztelaniaz, eta elkarrekin ere kantatuko dute kantu bat edo beste. Pianoan laguntzaile Buenos Airesko Mariano Manzanelli piano jotzailea izango dute.

Iragan 26 eta 27an Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxearen eskutik eman dituzten bi kontzertuez gain (Gernikako Bonbardaketa eta Aberri Eguna gogoan), hona biran geratzen zaizkien kontzertu eta herriak: 

  • Apirilaren 30ean (gaur): Rosarioko Centro Galegon
  • Maiatzaren 1ean: Santa Feko Centro Galegon
  • Maiatzaren 2an: San Nicolas de los Arroyosko auditoriuma
  • Maiatzaren 3an: Paranáko "3 de febrero" antzokian

-Joseba Gotzonen webgunea: http://josebagotzon.com
-Xoán Curielena: http://www.xoancuriel.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia