euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Gotzonek kontzertu itzulia egingo du Argentinan urriaren 21etik 29ra, eta azaroan Mexikon kantatuko du

2022/10/11

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak Argentinara egiten duen bere hamabigarren bidaia eta itzulia hasiko du datorren astean, hasi ere Las Flores herrian eskainiko duen kontzertuarekin, ondoko egunetan Olavarria, Azul, Santa Fe, Paraná eta Buenos Aires Hiriko agertokiak bisitaturik. Bidaia atzeratu behar izan du azkeneko bi urteetan pandemia dela-eta mugitzeko ezarri ziren neurriak medio, baina azkenean orain gauzatu ahal izan du, kantariak berak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez.

'Urrundik' izena darama birak, izen bereko kantutik hartua, izan ere omenaldia eginez "euskal erbesteari, etapa desberdinetan eta motibu anitzengatik baina antzeko sentimentu eta nostalgia partekatuz Euskal Herria utzi behar izan zuten hainbeste euskaldunei, sorlekua utzita eta geroak zer eta non ekarriko zien jakin gabe erbestera abiatu zirenei", Gotzonek berak dioenez. Gogora dezagun 'Urrundik' kantuaren grabaketan Diasporako hainbat jendek hartu zuela parte koroak eginez, bakoitza bere euskal etxe eta munduko puntatik.


'Urrundik'en bideoklipa, gure diasporako kideak partaide ateratzen direla koroak egiten

Olavarrian urriaren 22an larunbatarekin emango duen kontzertuan, Joseba Gotzonek lankide izango ditu 'Urrundik' kantua eskaintzerakoan Olavarria bertako “Mtro. M. Patané” Udal Orkestra Sinfonikoa Diego Lurbet zuzendari eta "Piedra y Camino” abesbatza Julio Rolhaiser zuzendari. Santa Fen, 'Urrundik'en grabaketan partaide izan zituen musikariekin arituko da, Angel, baterían; Angel, baxu eta quenan; eta Eli Gigena, gitarran.

Argentinako itzuliaren ondotik, azaroan, kantariak Mexikora bidaiatuko du, emanaldiak eskaini eta Tizayuca-n 'Ignacio Rodríguez Galván' Poesia Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko eta segidan Leon-era joango da, Guanajuaton, Contrapunto aretoan jendaurretzeko. Hona jarraian Argentinan eta Mexikon aurreikusita dituen kontzertuen zerrenda:

-Urriaren 21ean. Las Flores (Argentina). Salón Rojo Municipal
-Urriaren 22an. Olavarría (Argentina). CC Municipal Foot Ball Club Sierras Bayas
-Urriaren 23an. Azul (Argentina). Beer Garden
-Urriaren 27an. Santa Fe (Argentina). Uh La La
-Urriaren 28an. Paraná (Argentina). Urrundik Euskal Etxean
-Urriaren 29an. Buenos Aires (Argentina). Biblioteca Café
-Azaroaren 9an Tizayuca (México). FIP- 'Ignacio Rodríguez Galván' Poesia Nazioarteko Jaialdi
-Azaroaren 10ean . Tizayuca (Mexiko) FIP- 'Ignacio Rodríguez Galván' Poesia Nazioarteko Jaialdi
-Azaroaren 11an . Tizayuca (Mexiko). FIP- 'Ignacio Rodríguez Galván' Poesia Nazioarteko Jaialdi
-Azaroaren 12an . Tizayuca (Mexiko) FIP- 'Ignacio Rodríguez Galván' Poesia Nazioarteko Jaialdi
-Azaroaren 17an. León, Guanajuato (Mexiko). Contrapunto aretoan
-Azaroaren 18an. León, Guanajuato (Mexiko). Contrapunto aretoan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia