euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose C. Pazeko Toki Eder euskal etxearen urteurrenean etxeko artistak izan ziren jaiaren protagonistak

2015/06/23

Toki Eder euskal etxearen 19. Urteurren jaia banderadunen sartzearekin batera hasi zen (argazkia EE)
Toki Eder euskal etxearen 19. Urteurren jaia banderadunen sartzearekin batera hasi zen (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

19 urte bete ditu Toki Eder euskal etxeak eta ohi bezala erakundeak bere kide eta lagunentzako paella erraldoi batekin ospatu zuen hiriko Jose Altube Artisau-Klubean. Ongi jatea gustatzen zaienei eragindako plazeraz gain eta elkarretaratzeak berak sortutako laguntasun eta konplizitate giroaz gain, ekitaldiak momentu berezia izan zuen, etxeko bi dantzarik ‘Agurra’ dantzaren bertsio aldi berean kantatua eskaini zutenean.

Jose C. Paz, Argentina. Jendetza bildu da aurten ere Toki Eder-ek deituta, Buenos Aires Handiko Jose C. Pazeko euskal gizataldearen erakundearen 19. urteurrena ospatzeko. Jaia ekainaren 14an izan da eta euskal etxean egiten diren jarduera guztietako ordezkariak bildu zituen, tartean, euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak eta tailerretako partaideak.

Bazkariaren baitan 200 lagunentzako paella partekatzeaz gain, etxeko alkate berria hautatzeko aukera ere izan zuten bildutako bazkideek. Boto zenbaketa bukatu eta gero, “paregabeko laguntzaile eta kide eredugarri” den Martin Sanchez-i egokitu zitzaion 2015-2016 epean kargua hartzea. Toki Eder-en arduradunek animaturik, topa egin eta ‘Zorionak Zuri’ abestu ere egin zuten gonbidatuek.

Baina zalantzarik gabe, festaren une hunkigarriena dantzarien esku iritsi zen. Agustina Olaizolak ‘Agurra’ dantzatu zuen, Raquel Pinok abestutako bertsioaren erritmora. “Erabat harrituta geratu zen publikoa abestia entzutean; jaiaren aurkezleak testuaren itzulpena irakurri zuen eta horren ondoren, Raquelek euskaraz interpretatu zuen bere ahots ederrarekin”, azaldu dio Maria Angeles Oñederrak EuskalKultura.com-i (bideoa, hemen). Festa arratsaldean zehar luzatu zen musikak, dantzak eta euskal kantuek animaturik. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia